ARG.: Pixabay
ETXEAN

Era.eus zugandik gertu, zure ohituretara egokitzen

Plataforma honen helburua da euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzea eta seme-alaben ikas-prozesua osatzea. Jakina, askotariko irakurleak ditu era.eus-ek, eta hori ere kontuan izan behar dugu: batzuk euskaraz ederki moldatzen dira, beste batzuk ez horrenbeste, interes eta zaletasun ezberdinak dituzte, baita bizitokiak ere, molde askotako beharrak…

Horregatik guztiagatik, era.eus hasiera-hasieratik saiatu da erabiltzaile guztien ezaugarrietara egokitzen: euskara maila ezberdinetara, irakurleak eskaini dezakeen denborara (artikulu laburrak, aldizkako komunikazioak, sakontasun maila ezberdinak eskainiz…) eta, nola ez, baita erabiltzailearen komunikazio ohituretara ere.

Era.eus-ek baditu hainbat komunikazio kanal, eta orain artekoei beste bat gehituko zaio gaur: Instagram. Komunikazio kanal sorta osatuta zure gustukoena aukeratzea besterik ez da falta, eta ondoren, harpidetu era.eus-en epostako buletinean edo youtube kanalean, atsegin eman facebook-en, edota jarraitu twitter eta instagram kanaletan.

eranafarroa facebook eranafarroa instagram eranafarroa posta-buletina eranafarroa twitter eranafarroa youtube

 

Testua: CC BY-SA 4.0
ARG.: Free photos-Pixabay
IKONOAK: kirstyfields-Pixabay

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat