ARG: Euskaraldia
ETXEAN

Etxealdian prestatu eta Euskaraldian jokatu!

Bigarren Euskaraldia azaroaren 20an hasiko da eta abenduaren 4ra arte iraunen du. Aurrekoaren ildoei eutsiko die, baina ideia berriak ere ekarriko ditu. Bitartean, antolatzaileek proposatu dute etxealdi-egoera udazkeneko Euskaraldia prestatzeko entrenamendu gisa baliatzea.

Beraz, apirilaren 24an hasita eta maiatzaren 3ra arte, etxealdian beroketa-ariketak eginen ditugu eta jokaldiak entseatuko ditugu, entrenamenduetan egiten den bezalaxe; udazkenean jokatuko dugun partidara sasoi betean iristeko.

Etxealditik Euskaraldira! proposamenak egunez egun jarraitzeko bideak:
• Web: www.euskaraldia.eus
• Sare sozialak: @euskaraldia (Facebook, Instagram eta Twitter)
• Telegram: @Belarriprest eta @Ahobizi.

Eta, egun hauetan sare sozialetan honi buruz partekatu, txiokatu, zabaldu nahi izatekotan, gomendatzen da #etxealditikeuskaraldira traola erabiltzea eta @euskaraldia aipatzea. 

Azalpen bideoa:

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat