2020. urtean artikulu asko argitaratu dira ERAren webgune honetan. Guztiak ere 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduak, guztiak ere interesgarriak eta mamitsuak. Artikulu horietan askotariko gaiak landu dira: gurasoentzako aholkuak, euskaraz aritzeko baliabideak, aisialdiaren ingurukoak, kultur proposamenak… Webguneak berak izan duen jarraipena eta erantzuna ikusita, bistakoa da landutako gaiak oro har gurasoentzat interesgarriak eta erabilgarriak izan direla.
Artikulu horien artean, nolanahi ere, badira batzuk, arrazoi ezberdinak direla medio, interes edo arreta berezia lortu dutenak. Urte osoan zehar gehien irakurri diren artikuluez ari gara, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz.
Hauek dira artikulu irakurrienen sailkapenean lehen postuetan ageri direnak:
1.- Egoera kontrolpean: Eguneko kultur proposamenak etxeraino
Itxialdia arintzen hasi zen garaian argitaratutako kultur proposamenen bilduma, etxean nahiz kalean egiteko.
2.- Situación bajo control: Propuesta cultural diaria en casa
Aurreko artikuluko edukia, gaztelaniaz.
3.- ERA Eskola, escuela online de padres y madres
Zenbait gairi buruz (hezkuntza, seme-alaben autonomia, hizkuntzaren ikaskuntza, sareko baliabideak…) gurasoentzako antolatutako hitzaldi-ziklo interesgarriari buruzko informazioa.
4.- ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online
Aurreko artikuluko edukia, gaztelaniaz.
5.- Jolasean Blai: uhartea zeharkatu altxorra aurkitu arte
Hainbat baliabide jolas moduan biltzen dituen mahai-jokoaren aurkezpena.
6.- Txikipedia: la wikipedia infantil libre y en euskera
Txikipediaren inguruko argibideak eta informazioa.
Horiexek, horrenbestez, urteko irakurrienak. Argitaratu ziren unean edo ondoren irakurri ez bazenituen, oraintxe duzu aukera, estekaren gainean klikatuta, bertara joan eta irakurtzeko. Eta berdin-berdin egin dezakezu, jakina, urte osoan zehar argitaratutako gainerako artikulu guztiekin. Izanen dituzu bertan, zalantzarik gabe, zure gustuko eta intereseko gai, jakingarri eta proposamen ugari eta askotarikoak. On egin!
CC BY-SA 4.0