ARG. Pixabay
BALIABIDEAKETXEAN

Etxeko lanetan laguntzeko irizpideak eta tresnak

Normala da seme-alaben etxeko lanek kezka sortzea gurasoen artean. Kontuan izan behar da normalean gurasoak ez direla irakasleak eta zenbaitetan ezin izanen diotela umeari laguntzarik eman. Hala ere, zenbait irizpide kontuan hartuta, kezka horiek alde batera utzi eta egoera hori seme-alaben autonomia eta ardura bultzatzeko aukera bat izan liteke.

ERAn argitaratutako artikulu batean hainbat irizpide proposatzen dira eta azpimarratzen da helduen zeregina ez dela ariketak haurrekin egitea, ikasteko ohitura lor dezaten laguntzea baizik.

Zenbaitetan, baliteke umeak ariketa ez ulertzea edo ariketa nola egin ez jakitea eta, ondorioz, blokeatuta sentitzea. Horrelakoetan egokia izan daiteke egoera desblokeatzen laguntzeko azalpenen bat ematea. Baina beti hartu behar da kontuan umeek autonomo izaten eta bakarrik lan egiten ikasi behar dutela.

Zenbaitetan umeek lanak egin behar izaten dituzte gai zehatz baten inguruan, horretarako Interneten honako baliabide hauek daude eskura:

  • Txikipedia: 8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako euskarazko entziklopedia da, lexiko eta sintaxi egokituak dituena, hau da, euskara argi eta errazean idatzita dago.
  • Hiztegi entziklopedikoak: Harluxet eta Lur hiztegi entziklopedikoak baliabide aproposak izan daitezke informazioa bilatzeko.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat