Arg.:ERA
Udako jolas eta hiri tailerrak: euskaraz gozatzeko aukera
BALIABIDEAKKANPOAN

Udako jolas eta hiri tailerrak: euskaraz gozatzeko jarduerak

Urteko oporraldirik luzeena hemen da. Udako oporrak! Haur eta gaztetxoek azkeneko eskola egunak dituzte eta liburuak eta eskolako lanak alde batera utzita gozatzeko irrikan daude. Txikitako oroitzapenik ederrenak, ziur aski, udan kokatuta daude; hiru hileko oporraldi amaigabea, igerilekuko, errekako edo hondartzako momentu ahaztezinak, herriko festak, iratzargailurik gabeko loaldiak… Uda haurren urtarorik kuttunena izaten jarraitzen du.

Hiru hilabete luze, atseden hartzeko baita familian edo lagunartean plan bikainak egiteko ere. Egun ahaztezinak bizi eta jakina, denbora-tarte horretan euskarazko giroan murgilduta egoteko aukera badute, hizkuntzarekiko gaitasuna eta atxikimendua bizipen horien bidez barneratuko dute.

Udaleku batera joatea esperientzia polita da haurrentzat, errutinatik ateratzen direlako eta ohikoa ez den giro batean lagun berriekin bestelako bizipenak partekatzen dituztelako. Euskara aisialdian txertatzen da eta haurrek komunikaziorako trebetasuna eskuratu edo hobetuko dute gozamenerako jolas eta dinamiken bidez.

Udalekuetan umeek primeran pasatzen dute, baina ez dira aukera bakarra. Horiez gain, badira, esaterako, udako jolas tailerrak edo hiri kanpaldiak. Jolasa dute oinarrian, hots, haurrek ikasteko eta sozializatzeko erabiltzen duten tresna nagusia. Hori dela eta, arrunt egokiak dira garapen fisiko, psikiko eta emozionalerako. Hainbat adinetako haurrak biltzen direnez, beraien artean ematen den interakzioa emankorra izaten da, elkarri neurria hartu eta ezohikoak zaizkien egoeratan murgiltzen direlako.

Goizeko ordutegia izan ohi dute. Beraz, egun berean hainbat plan egitea ahalbidetzen dute. Gainera, gurasoei mesede handia egiten diete, lana eta familia bateragarria egiteko laguntza eskaintzen dutelako. Nolanahi ere, onurarik handiena umeek  izaten dute: euskara modu ludikoan praktikatzen dute lagunartean eta kalean, lagun berriak egiten dituzte, eta hainbat gaitasun hartu edo indartzen dira, adibidez, autonomia, sormena, enpatia, auto-estimua…

Nafarroako hainbat herri eta eskualdeetan antolatuko dira, aurten ere, udako jarduera horiek. Parte hartzeko interesa izanez gero galdetu zure udalean edo Euskara Zerbitzuan zein izanen den aurtengo eskaintza.

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat