ARG: geralt-pixabay
KANPOAN

[EGUNERAKETA] Euskarazko udalekuak

COVID-19: Osasun egoerak sortu dituen zalantzak direla eta, Udalekuen gaineko informazioa berritzen ari gara etengabe. Une honetan udaleku hauek gelditu dira bertan behera: Dindaia Fundazioak, Bertsozale Elkarteak, Ikastolen Elkarteak, Urtxintxak eta Txatxilipurdik antolatutakoak, Euskal udalekuak Goñin eta Bernedon, AEK-k antolatutako familia barnetegiak eta Baztan- Bidasoan antolatutako Euskaraz Blai udalekuen ekaineko txandak. Besteen berri izan ahala paragrafo hau eguneratzen jarraituko dugu.

 

Egoera arraroa bizitzen ari gara azken egunotan. Dena eten egin zaigu, bat-batean, eta gure burua eta gorputza ari dira, poliki-poliki, etorri zaigunari egokitzen. Etxean sartuta gaude gure egunerokotasun horretara noiz itzuliko zain eta etorkizuna, nola edo hala, irudikatuz. Aste Santuko oporrak dagoeneko galduak, baina udakoez gozatzeko itxaropena dugu.

Eta udako oporrei begira jarrita, aurreko urteotan egin bezala, Nafarroako hainbat toki entitatetako euskara zerbitzuek euskarazko udalekuen informazioa D ereduko ikasleen eskura jarriko dute aurten ere; normaltasuna berreskuratuko balitz, udan ere euskaraz gozatzeko aukera izan dezaten.

Euskaraz egiten diren udaleku guztien datuak bildu dituzte bi eskuorritan (LH eta DBH), honako informazioa eskainiz: data zehatzak, lekuak, adin-tartea, prezioak eta izena emateko datak eta argibideak. Gainera, Nafarroako udalerri askok diru-laguntza eskaintzen diete udalekuetan izena ematen dutenei.

COVID-19 gaitzak sortutako ziurgabetasun egoerak kolokan jar ditzake heldu den udan egitekoak diren udalekuak. Baina momentuz, enpresetako arduradunek adierazi digutenez, udalekuak egiteko asmoak bere horretan dirau, eta uda hurbildu ahala hartuko dituzte dagozkien erabakiak, orduko egoeraren arabera. Aurreikuspenetan aldaketarik egotekotan ERAn emango dugu horien guztien berri.

Hortaz, izen-emate prozesuak bere horretan jarraitzen du. Udaleku askok izen-emate epea ireki dute, eta beste batzuek laster eginen dute. Hemen duzue informazio guztia eskura:

 

 

 

 

 

 

 

 

Bien bitartean, eta etxean gauden honetan etxeko txikienek irribarrerik ez galtzeko, goza ezazue  Uxue Alberdi bertsolariak eta Eider Eibar ilustratzaileak Pozari jarritako bertsoekin eta irudiekin:

Pozak badaki hegan,
guk baino gorago!
Hanka ugari ditu…
edo bat gehiago!
Ezkutatuko balitz,
xomorro, pikaro…
Zuk ikusi ez arren
beti hortxe dago.

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat