BALIABIDEAKETXEAN

Ez euskara ez gaztelania, beste hizkuntza bat erabiltzen duten familiak

Beste hizkuntza bat duten familientzat euskara izan daiteke hurbiltzeko bidea eta, kulturen arteko aitortzan, haien hizkuntzei buruz interesa adierazteko bidea.

Gure artean asko dira, ez euskara ez gaztelania, beste hizkuntza bat erabiltzen duten familiak. Gurasoetako bat edo, agian, familia osoa beste kultura batean hazi eta ikasitakoa da, eta bertako hizkuntza seme-alabei emateko aukera daukate, nahiz eta, orain, ingurune kultural horretatik kanpo bizi.

Aberastasun horren transmisioa garrantzitsua da haurrek jatorrizko familiakoekin loturak bermatuta izan ditzaten eta familian  esanguratsuak diren erreferente kulturalak gal ez ditzaten. Gainera, horrelako ezaugarririk ez duten familiak ere aberastu daitezke, kultur eta hizkuntza aniztasun egoera partekatuz, eskolaren edo bestelako harremanen bidez.

Errealitate hori ezagututa, Euskaltzaleen Topaguneak www.hiztegitxoak.eus webgunea sortu zuen:  oinarrizko hainbat hitz eta esamolderen itzulpenak eskaintzen dituzten hiztegitxoak, euskaratik beste hainbat hizkuntzetara, eta alderantziz  (tresna elektronikoetan deskarga daitezke). Egileek webgunean dioten  bezala: “Euskarara hurbiltzeko, beste hizkuntzetara hurbiltzeko, harremanetarako, elkar ezagutzarako eta elkarren aitortzarako.”

www.hiztegitxoak.eus

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat