ARG: Fundesplai
Famili'On
Uncategorized @eu

Famili’On egonaldia, aste oso bat euskararen munduetan barrena

Hainbatetan, lanak, seme-alaben ikasketek, eskolaz kanpoko ekintzek… egun osoa hartzen dute eta horrek, denbora ziztu bizian igarotzearen sentsazioa sorrarazten digu. Eginbehar horiek, maiz, elkarbizitzak duen garrantzia bera ahaztera eramaten dute norbera.

Bada, euskara ardatz hartuta, familian egonaldiak patxadaz egiteko proposamena aurkeztu dute Iparraldeko zein Hegoaldeko hainbat erakundek (Dindaia Fundazioa, Ebete, Plazara, AEK eta Uda Leku). Famili’On izena du proiektuak eta 3-12 urte bitarteko haurren familiei zuzenduta dago.

Egonaldiek, haur eta helduen euskara maila hobetzea eta familia barruko hizkuntza ohiturak aldatzea dute helburu nagusi. Honekin batera, euskaldunen arteko harremanak sendotzea, herri kulturaren aniztasuna partekatzea eta bizikidetza baloreak barneratzea dute xede.

Eta, zer eginen da bertan?

Goizetan, gurasoek, euskara mailaren arabera eta talde txikitan bilduta, klaseak jasoko dituzte eta haurrak berriz, jolasean ariko dira. Arratsaldetan, familientzako hainbat jarduera eginen dira eta iluntzetan, gaubeilak eta animazio goxoak izanen dira.

Famili'On egonaldien kartela

 

Hiru formula ezberdin aurki daitezke Famili’On egonaldietan:

  • Hobekuntza barnetegiak: apirilaren 5etik 11ra (7 egun eta 6 gau) Xiberoa eta Nafarroa artean, B1-B2 maila duten gurasoentzat eta haien haurrentzat.
  • Erdi mailako ikastaldiak: apirilaren 13tik 18ra (6 egun eta 2 gau) Lapurdi eta Nafarroa artean, A2-B1 mailako gurasoentzat eta haien haurrentzat.
  • Familia euskaldunentzako espedizio ibiltaria: uztailaren 20tik 25era (6 egun eta 5 gau) Baxe Nafarroa, Gipuzkoa eta Nafarroa artean. Egonaldi honetan, euskalkiak, tokiko ohiturak eta herri kultura ezagutzeko tartea eskainiko da.

 

Hona hemen egonaldirako dauden aukerak eta prezioak:

*Otorduak, garraioa, lo tokia, jarduerak, klaseak, animazioak eta materiala barne

Izen-ematea urtarrilaren 30a arte izanen da inprimakia betez.

Informazio gehiagorako: +33.775.66.58.04 / oihan@plazara.eus / joana@plazara.eus

CC BY-SA 4.0