Gurasoen lana, seme-alaben ikasketak, eskolaz kanpokoak, etxeko erosketak … hara eta hona pasatzen ditugu orduak. Presaka bizi gara eta ohartzerako, egunak eta asteak joan dira. Zurrunbilo horretan, elkarrekin denbora pasatzeko tartea hartzea ere ahaztu egiten zaigu, familian elkarrekin egoteak duen garrantzia bazterrera utziz.
Horri begira proposamen bikaina aurkeztu dute Iparraldeko eta Hegoaldeko zenbait erakundek: FAMILI’On, familientzako egonaldiak Pazko Asterako eta ondorengorako, betiere euskara ardatz hartuta.
Dindaia, Ebete, Plazara, AEK eta Uda Leku dira antolatzaileak, eta guztiaren sortzaile Plazara kolektibo sortu berria. Ekimenaren helburua garbi izan dute: oporrak familian pasatu ahal izatea eta euskara ikasten segitzea uztartuko lituzkeen egonaldia sortzea.
Nolakoa izanen da egonaldia? Goizean, helduak euskara klaseetan izanen diren bitartean, haurrak jolasten ibiliko dira. Arratsaldean, guraso-haur aktibitateak proposatuko dira eta arrats batzuetan, publiko zabalari irekitako animazioak. Helburu nagusia parte-hartzaileen euskara maila hobetzea da eta familien hizkuntza ohiturak aldatzea, baina baita Euskal Herriko xoko ezberdinak ezagutzea ere, euskararen eta euskal kulturaren bidez.
Aurten Ipar Euskal Herriko udaberriko oporrek bat egiten dute Hego Euskal Herriko Aste Santuko oporren bukaerarekin, Arabako San Prudentzio bestarekin eta maiatzaren 1eko zubiarekin. Ondorioz, edizio honetan Euskal Herri osoko familiek parte hartzen ahalko dute.
Ilusioz eraikitako egonaldia da Famili’On eta bi aukera ezberdin eskaintzen ditu:
- Aste bat barnetegian, 5 egun eta 4 gau Baigorri (Baxe Nafarroa) eta Lesaka (Nafarroa) artean, maila aitzinatua duten gurasoentzat (B1-B2),
- Aste bat ikastaldian, 5 egun eta gau bat pasatuz Arbona (Lapurdi) eta Orio (Gipuzkoa) artean, oinarrizko maila duten gurasoentzat (A2).
Horrelako egonaldietarako prestatuak diren zentroetan bilduko dira: Oronozian, Matxinbeltzenean, Arantzolan eta Txurrukan. Ebete, Hizkuntza Zerbitzuen kooperatibak familiako hizkuntza ohituren inguruan dituzten jakintzak partekatuko ditu eta Dindaia Fundazioak euskarazko aisialdian duen esperientzia ekarriko dio proiektuari.
Talde txikiak lehenetsi dituztenez, aste bakoitzean 20 familiek parte hartzen ahalko dute, 3 eta 11 urte bitarteko haurrekin. Aste bakoitzaren prezioa 300€ eta 650€ artekoa da, formularen eta seme-alaba kopuruaren arabera. Prezio horretan sartzen dira: otorduak, garraioa, lo tokia, aktibitateak, klaseak, animazioak eta materiala.
Izena emateko epea irekia da martxoaren 15a arte (larunbata), AEK-ra deituz (+33 603.20.50.10) edo e-mailez (ikastaldi@aek.eus).
Hona hemen egonaldirako dauden bi aukerak eta informazio zabala:
BAIGORRI > LESAKA Hobekuntza barnetegia, mantenu osoarekin (B1-B2 mailak) |
||||
Apirilaren 21a astelehena
Baigorri |
Apirilaren 22a asteartea
Baigorri |
Apirilaren 23a asteazkena
Baigorri |
Apirilaren 24a osteguna
Lesaka |
Apirilaren 25a ostirala
Lesaka |
GOIZA
Aktibitateak familian, elkar ezagutzeko |
GOIZA
Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat |
GOIZA
Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat |
GOIZA
Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat |
GOIZA
Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat |
ARRATSALDEA
Tailerrak |
ARRATSALDEA
Tailerrak |
ARRATSALDEA
Pista jokoa |
ARRATSALDEA
Lesakara |
ARRATSALDEA
Azken aktibitatea eta bilana |
ILUNTZEA
Animazioak Gaua Baigorrin |
ILUNTZEA
Libre Gaua Baigorrin |
ILUNTZEA
Publikoari irekitako gaualdia (ipuin, antzerki, proiekzio) Gaua Baigorrin |
ILUNTZEA
Animazioak Gaua Lesakan |
ILUNTZEA
Etxera |
ARBONA > ORIO Ikastaldia, oinarrizko maila (A2 maila) |
|||||
Apirilaren 28a astelehena
Arbona |
Apirilaren 29a asteartea
Arbona |
Apirilaren 30a asteazkena
Arbona |
Maiatzaren 1a
LIBRE |
Maiatzaren 2a ostirala
Orio |
Maiatzaren 3a larunbata
Orio |
GOIZA
Aktibitateak familian, elkar ezagutzeko |
GOIZA
Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat |
GOIZA
Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat |
– | GOIZA
Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat |
GOIZA
Klaseak gurasoentzat, aktibitateak haurrentzat |
ARRATSALDEA
Tailerrak |
ARRATSALDEA
Tailerrak |
ARRATSALDEA
Pista jokoa |
– | ARRATSALDEA
Tolosara |
ARRATSALDEA
Azken aktibitatea eta bilana |
ILUNTZEA
Etxera (edo logela partekatuetan gaua pasatzeko aukera) |
ILUNTZEA
Etxera (edo logela partekatuetan gaua pasatzeko aukera) |
ILUNTZEA
Publikoari irekitako gaualdia (ipuin, antzerki, proiekzio) |
– | ILUNTZEA
Animazioak Gaua Orion |
ILUNTZEA
Etxera |
CC BY-SA 4.0