ARG: Gaitu
gaitu
Uncategorized @eu

GAITU, teknologiek ere euskaraz hitz egin dezaten

Euskarri digitalak egunerokoan erabiltzen ditugu, eta gero eta gehiago eta adin mugarik gabe, gainera, haur nahiz gaztetxoek ere barra-barra erabiltzen dituztelako. Horietako batzuk ahots bidez funtzionatzen dute: Siri, Alexa edo Cortana izenekoek adibidez. Gailu hauek ahoz erantzuten dute ahoz egin zaien galderari, esaterako, zein da ETBren azken seriea? Noiz da Goazen-en emanaldia Baluarten? Zer egin dezakegu abenduko zubian haurrekin? Guk jakin nahi dugun edozein informazio eska diezaiekegu.

Kontua da, makina digital horiek ingelesez, frantzesez, gaztelaniaz, alemanieraz, italieraz eta japonieraz hitz egiten dutela eta hemendik aurrera euskaraz ere egin dezaten lortu nahi da. Horretarako GAITU egitasmoa jarri da martxan, Common Voice webgunearen bidez ahotsak biltzeko.

Hari horri tiraka erronka berri bat plazaratu dute egitasmoaren antolatzaileek: milaka ahots behar dituzte makinek euskara ulertu eta hitz egin dezaten.

Helburua da, beraz, milaka hiztun lortzea, Common Voice-Gaitu webgunean  esaldi jakin batzuk euskaraz esan eta grabatu ahal izateko. Behin grabazioak eginda beste hiztun batzuek entzun eta balidatu eginen dituzte, grabatutako esaldiak ontzat emanez edo akatsak baldin badituzte, baztertuz.

Zure ahotsa garrantzitsua da

Ahots asko eta askotarikoak behar dituzte: 20 urtetik gorako herritarrenak,  genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.

Guztiak bilduz ahotsen datu-basea sortuko da, eta hortik abiatuz ahots-sintesiaren teknologian diharduten enpresek euskarazko tresnak eta aplikazioak garatu ahal izanen dituzte. Ekimen irekia da, irabazi-asmorik gabea eta kolaboratiboa.

Prest al zaude erronkan parte hartzeko?

Horretarako, sartu eta grabatu ahalik eta esaldi gehien. Oso erraza da. www.gaitu.eus helbidean sartu, klikatu eman zure ahotsa jartzen duen laukitxoan, eta ondoren  irekiko den pantailan ezkerrean dagoen Hitz egin, grabatu zure ahotsa jartzen duen tokian mikrofonoan sakatu. Aterako zaizun esaldia grabatu eta amaitu.

SARIA izanen da esaldi gehien grabatzen dituzten lehenbiziko bi parte-hartzaileentzat.

Ekarpen polita eginen diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat