ARG: Pixabay
Eguberriak eta euskara
KANPOAN

Gozatu Eguberriak euskaraz

Eguberriak iristearekin batera, urteko zikloaren amaiera eta biziberritzea markatzen dituen garaia heltzen da. Tradizio eta ohiturek hartu ohi dute protagonismo bereizgarria ospakizun honetan, eta euskarak berak ere bere lekua sendotzen du, bai familia- zein komunitate-esparruetan.

Garai honetan, hainbat udalerritan, euskararen presentzia are nabarmenagoa izaten da: kultur jardueretan, kantutegian, herri-ekitaldietan eta belaunaldien arteko transmisioan. Eguberriek, hortaz, urtearen balantzea egiteko ez ezik, hizkuntza ohituretan hausnartzeko eta euskara nonahi erabiltzeko tarte eta espazio anitzak eskaintzen dituzte.

Aisialdirako hainbat jarduera bildu ditu ERA.eus-ek agenda atalean: magia ikuskizunak, pailazoak, album ilustratuen erakusketak, antzerki musikatuak, zinema…

Zauden lekuan egonda ere, euskaraz gozatzeko hamaika aukera edukiko dituzu. Hona hemen abendu amaieran antolatuko diren jarduera batzuk:

  • “Ama Lurraren Argia” tailerra Sarrigurenen.
  • “Kantu kontari 3” txontxongiloak Mutiloan.
  • “Gora Musika!” emanaldia Iruñean.
  • Familientzako ipuin kontaketa Garesen.
  • “Cosimoren katiuskak” tailerra Zizur Nagusian.
  • “Pintto pintto” antzerkia Altsasun.
  • “Go!azen 12” ikuskizuna Burlatan.
  • “Ez gara azkenak izango” antzerkia Tafallan.
  • “Ernest eta Celestine” filma Ultzaman.
  • “Bisonte mastodontearen bila” ikuskizuna Noainen.

Jarraian berriz, urte berriari hasiera parrandazalea emango dioten beste hiru ekitaldi dibertigarri:

  • Antzerki musikatua Zizur Nagusian.
  • Txirri, Mirri eta Txiribiton Barañainen.
  • “Errauskiñe Rock” musikala Gayarre antzokian.

Aurten ere aukera paregabeak daude Gabonetan euskaraz gustura aritzeko. Hortaz, egin klik ERA Agendan eta gorde gustuko dituzun ekitaldiak zure egutegian!

CC BY-SA 4.0