ARG.: © ERA
euskaraz era nafarroa
ETXEANKANPOAN

Gurasoek eta haurrek elkarrekin euskaraz hitz egiteko programak

Munduko hizkuntzen txostenak dioenez, hizkuntzen transmisioan eta sozializazioan hainbat eragilek dute zeresana, esaterako familiek. Hori kontuan izanik, gero eta familia gehiagok erabakitzen dute euren hizkuntza ohiturak aldatzea, euskara ere etxeko hizkuntzatzat hartuz. Aldaketa prozesu guztietan bezala, honek ere denbora behar du egokitzeko. Baina badira hainbat baliabide aldaketa hori errazteko: Gurasolaguna eta Parkelaguna esaterako. Programa hauek  euskarazko harremanak berreskuratzen /berriz hartzen laguntzen dute.

Haurra mundura etortzen den lehenbiziko unetik funtsezko galdera egiten diogu geure buruari: Zer hizkuntzatan arituko naiz harekin? Gero eta guraso gehiagok dakite euskaraz, batzuk ikastetxean ikasi zutelako bere garaian, eta beste batzuk euskaltegian ikasi dutelako. Horietariko batzuk euskarari eutsi diote, eta gaur egun gai dira edonorekin euskaraz mintzatzeko.

Halere, badira batzuk, euskara jakin arren, euskaraz hitz egiteko aukerarik izan ez dutenak: inguru egokirik edo euskal hiztunik izan ez dutelako parean.

Beste batzuetan, berriz, hizkuntz portaerak direla eta, gaztelaniaz egiten dute solaskideak euskalduna izanagatik ere. Guraso hauek oso baliabide eraginkorra dute eskura: Mintzapraktika programak (Mintzakide edo Solaslaguna).

Gurasoen behar bereziak kontuan harturik, Mintzakidek bi eskaintza ditu gurasoentzat:

  1. Gurasolaguna: ikastetxe bereko gurasoak euskaraz hitz egiteko elkartzen dira astean behin, ordubetez, ikastetxean umeak hartu aurretik edo ondoren, kafe bat hartuz. Partaideek erabakitzen dituzte tokia, eguna eta ordutegia.
  2. Parkelaguna: Ume txikiak dituzten gurasoentzat egokituta dago. Haurrak eta gurasoak elkartzen dira, eta parkean dauden bitartean euskaraz mintzatzen dira. Oso onuragarria da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntza ohiturak modu naturalean finkatzeko.

Herrian edo auzoan halako taldeak sortzeko aukerarik ez badago, gurasoek Mintzapraktika programen ohiko taldeetan ere parte hartzen ahal dute.

Talde horietan sartzeko baldintzei dagokienez, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar du partaideak (B1 edo baliokidea), eta astean behin ordubete inguru taldearekin biltzeko konpromisoa hartu.
Interesa izanez gero, informazioa eskuratzeko eta matrikulatzeko aukera duzu ondoko web-orrietan:
http://www.irunerrikomintzakide.org/gurasolagun  http://www.irunerrikomintzakide.org/parkelaguna
http://sakanamintza.blogspot.com.es/
https://labur.eus/Lizarbeibar
http://solaslaguna.blogspot.com.es/

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat