ARG: ERA
ERAko sare sozialak eta buletinera harpidetzeko gonbita
BALIABIDEAK

Harpidetu buletinean eta konektatu sareetara

Hilean lau artikulu argitaratzen dira ERAn, ostegunero, eta aholkuak, bitxikeriak, nobedadeak, baliabideak, kultura etab. lantzen dira. Artikulu horiek 0 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoentzat dira, haien seme-alaben ikas-prozesua osatzen laguntzeko.

Buletinean harpidetu eta izan di-da batean ERAren berri

Hilean behin gure artikuluak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan. Eroso eta bistadizo batean azken argitapenak ikusiko dituzu eta interesgarrienak diren horietan sartu. Buletinean harpidetzea oso erraza da (hemen), bai eta hala nahi izanez gero, bertan behera uztea ere.

Harpidetu erako boletinera

 

Egunean egon sareetan

Buletinak asteroko artikuluaren berri ematen du, baina eranafarroa.eus-ek askoz ere gehiago eskaintzen die gurasoei: haurrekin gozatzeko txangoak, kultur agenda, ipuinak, musika eta bestelako baliabide ugari, artikuluak, bideoak… Horien berri izanen duzu maiztasun handiagoarekin gure sare sozialetan: Instagram, Facebook eta X (Twitter)

 

Ez galdu estreinaldirik, jarrai gaitzazu YouTuben

Eranafarroaren youtube kanalean 140 bideo argitaratu ditugu jada: ERA Eskolak, Jolasak eta Solasak eta askotariko bideo-zerrendak: musika, ipuinak, zuzenekoak, momentu desberdinetarako abestiak (urtebetetzeak, etxeko kontuak, lotarako…). Harpidetu eta ez galdu estreinaldirik!

CC BY-SA 4.0