ARG: Pixabay
KANPOAN

Hau poza, aurtengo udan ere udalekura!

Maleta prestatzeko zerrenda egiten hasi da Ane, aurten ez du eskuargia etxean utziko, ez ditu gaubela misteriotsuak galdu nahi, ikaragarriak dira eta! Iritsi orduko iazko lagunekin elkartu eta berriak ere berehala egingo ditu. Irrikitan dago! Iaz mundiala izan zen udalekua!

Udalekuetan egunero bada egiteko bereziren bat, horregatik goizean goiz jaiki eta bapo gosaltzen dute. Behin indarrak hartuta egunari ekiteko prest daude! Mendian txangoa egiteko botak jantzi eta abiatu, “Ikusi makusi, zer ikusi? Animalia bat, animalia bat… hasten dena hasten dena… k hizkiarekin. Kattagorria!! Oso ongi Mikel, orain zure txanda!!”; piraguarekin ibili; olatuak surfeatzen ikasi hondartzan bainua hartuta; eta Altxorraren bila ere ez da faltako, nork lortuko du azken pista asmatzea? “Biribil-biribila, Korrikari edo saltaria, Eskuz esku doana, Hankaz hanka dabilena, zer da?” 

Eta horrela egun bat eta bestea, proposamen erakargarriz jositako egunak biziz. Izan ere, orduak adina jarduera ezberdin eskaintzen dituzte udalekuek: abentura, erronkak, sorpresak, gaubelak, diskoteka, elkarrekin lo egitea… eta guztiek helburu zehatz bat dute: lagunekin eta euskaraz ongi pasatzea. Jakina da, ekintza atseginekin lotzen denean zerbait errazago barneratzen dela. Modu berean gertatzen da euskararekin ere, bizipen eta oroitzapen politekin lotuz gero hobeki ikasten baita. Hein handi batean hori lortzen da udalekuetan; eta, bide batez, lagunartean egonik, euskararen erregistro informala lantzen dute eta naturaltasuna eta erraztasuna berenganatzen dute. Konturatu gabe hizkuntza ohiturak sortu eta finkatzen dituzte.

Aurten ere bada udalekuetan euskararekin gozatzeko hamaika aukera, hemen duzue informazio guztia, eskura. Esperientzia ezin hobea bizitzeko eta gozatzeko prest?

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat