ARG: Pixabay, vargazs
BALIABIDEAKETXEAN

Haurrak, landu gabeko harribitxiak

Haur bakoitzak bere barne mundua du, bere dohain, joera eta zaletasunez osatua. Barne mundu horrek haurraren portaeran eragiten du, bakoitzaren izaera ezberdina eginez. Gurasoek ezaugarri horiek ongi ezagutzeak eta aintzat hartzeak nortasuna garatzen lagunduko dio haurrari, eta hori oinarri on bat izanen da bizitzan aurrera egiteko. Gainera, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana indartzeko ere baliagarria izanen da.

Bestalde, garrantzitsua da ohartzea, haurrak, izan lasaiak edo mugituak, arduratsuak edo axolagabeak, altxor bat direla bere horretan eta garatzeko gurasoen laguntza zinez dela eraginkorra.
Horri begira, sarritan gurasoek honako galdera hauek edo antzekoak izaten dituzte buruan bueltaka:

  • Zein modutara sustatu daiteke seme-alaben auto-estima eta autonomia?
  • Nola motibatu ditzakegu?
  • Zein da gurasoek eskolarako etxeko lanen inguruan hartu beharreko jarrera?
  • Nola egin guzti hori guraso eta seme-alaben arteko harremana zainduz?

Horretan laguntzeko Nerea Mendizabalek hiru pista eman ditu:

Lehenengo pista: Seme-alaben autonomia eta auto-estimua? 12:33
Zein dira haurren autonomia eta auto-estimuan eragin dezaketen gurasoen uste edo oztopoak? Nola jokatu beharko genuke gurasook seme-alaben autonomia sustatzeko?

Bigarren pista: Motibazioaren gakoak eta seme-alaben euskararen erabileran eragiteko pistak. 8:51
Zein motibaziorekin nahiko zenuke haurrak gauzak egitea? Zergatik ez du hitz egiten euskaraz guri gustatuko litzaigukeen adina?

Hirugarren pista: Eskolako lanak etxean. Zein da gurasoen rola? 6:23
Ematen diodan laguntza behar duena al da? Zein muga jarri diezazkioket honetan ere?

Hizlaria: Nerea Mendizabal Komunikazio ez bortitzeko hezitzailea da, psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea, haur/gazte eta guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat