ARG: Labayru Fundazioa
Munduenea: munduko ipuinen etxea
ETXEAN

“Munduenea”: umeentzako ipuin-bilduma

Kultura eta hizkuntza aniztasuna ardatz dituen bilduma da “Munduenea: munduko ipuinen etxea”, eta GUAU audio plataforman dago entzungai

Munduenea“, munduko hogei ipuinek osatzen duten proiektua da, Labayru Fundazioak sortutakoa. Hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasotako kontakizunak biltzen ditu. Narrazio hauek 6-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta GUAU plataforman* euskaraz entzun daitezke.

Udazken sasoian sartu garen honetan, familiako txikiekin etxean patxadaz ipuinak entzuteko momentuak areagotu ohi dira. Bada, euskara zubi izanik, irudimenaren bitartez kultura, paisaia eta egoera anitzetara bidaiatzeko parada eskaintzen du egitasmo honek. Istorioek, kultura eta pertsonaia desberdinen aberastasuna erakustea dute helburu.

20 ipuin, 20 hizkuntza

Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititu diren askotariko istorioak dira, lurralde desberdinen berezitasunak islatzen dituztenak.
Hauek dira bildumak jasotzen dituen ipuinak eta hizkuntzak:

  1. Eid Al Fitr-eko oparia (arabiera: Aljeria)

    Biko komunikazioa

  2. Txilibitu magikoa (errumaniera)
  3. Katu artistak (frantsesa: Frantzia)
  4. Hitza hitz (galegoa)
  5. Deabruaren zubia (katalana)
  6. Caipora (portugesa: Brasil)
  7. Matsu, itsasoko jainkosa (txinera)
  8. Gizon aberatsa (urdua: Pakistan)
  9. Dortoka zekena (jorubera: Nigeria)
  10. Zoriontsu izateko gakoa (wolofera: Senegal)
  11. Yolotli, bihotz-txiki (gaztelania: Mexiko)
  12. Etxe bete gonbidatu (persiera: Iran)
  13. March erregearen sekretua (ingelesa: Britania Handia)
  14. Awara (kukama: Peru)
  15. Ozeano Bareko perlak (tagaloa: Filipinak)
  16. Arbia (ukrainera)
  17. Waweleko herensugea (poloniera)
  18. Negar egiten zuen ogro gorria (japoniera)
  19. Hacivat, Karagöz eta magia (turkiera)
  20. Shertat tripontzi zuhurra (hassania: Mendebaldeko Sahara)

Proposamen honekin batera, ERAn beste hainbat audio-ipuin entzun daitezke. Ipuin hauek seme-alaben euskarazko ikasketa prozesua indartzeko bitarteko ezin hobeak dira, jakina baita zenbat eta euskara gehiago entzun eta hitz egin, orduan eta maila hobea lortzen dela, eta hori oso lagungarria izanen da hizkuntza eroso erabiltzeko garaian.

Istorioz betetako udazken oparoaz gozatu nahi? Sartu bada munduko ipuinen etxera.

*Doakoa da, eta nahikoa da erregistratzea edukiak jasotzeko. PRIMERAN eta MAKUSIko erabiltzaileek ez dute berriz ere erregistratu beharrik, zuzenean sartu daitezke plataforma honetara.

CC BY-SA 4.0