hainbat haur koilara eta arrautzekin lasterketa egiteko prest
KANPOAN

Hiri-kanpaldiak, udarako aukera hobezina

Kanpaldi batera joatea esperientzia paregabea da, zinez berezia. Txikitan are gehiago. Sarritan, gainera, lehen abentura izaten da gure ingurutik kanpo. Oso bizipen aberasgarria izaten da. Izan ere, egoera berri horri esker, haurrek hainbat trebetasun eskuratu edo hobetuko dituzte, besteak beste, komunikazioan trebatuko dira, egoera ezezagunei heldu, taldean aritzera ohitu, gainerako haurrekin elkarlanean aritu… Ondorioz, balore positiboak barneratuko dituzte egun ahaztezin horietan.

Hautua behin eginda, gurasoendako mesede, kontziliazioan laguntzen baitute. Baina, honetan haurrak dira benetako irabazle. Izan ere, beraiendako onurak hamaika dira:

  • Hiri-kanpaldiek haurren garapenean laguntzen dute. Jolasa dute oinarrian, hots, haurrek ikasteko eta sozializatzeko erabiltzen duten tresna nagusia. Hori dela eta, arrunt egokiak dira garapen fisiko, psikiko eta emozionalerako.
  • Trebetasun sozialak garatzen dituzte. Bakarrik moldatzen ikasten dute. Sarri, eskolakoak ez diren haurrak dituzte kanpaldiko talde berean eta horrek, lagun berriak egitera bultzatzen ditu. Hortaz, hiztegia aberastu ez ezik, harremanak ere lantzen eta aberasten dituzte. Gainera, erritmo mantsoagoa dutenek beti baliatzen ahal dute monitoreen laguntza eta lagun berriak egiteko jolasak.
  • Elkarbizitzari neurria hartzen hasten dira. Taldean lan egiten eta jolasten ematen dute goiza. Horrela, taldekideak ongi ezagutzeko aukera dute, baita norbere burua ere.
  • Hiri-kanpaldiak izan daitezke tematikoak, artistikoak, kiroletakoak…Nola edo hala, oro har guztietan sustatzen da haurren autonomia, sormena, fantasia, enpatia…
  • Hainbat adinetako haurrak biltzen direnez, beraien artean ematen den interakzioa emankorra izaten da, elkarri neurria hartu eta ezohikoak zaizkien egoeratan murgiltzen direlako.

Beraz, egun ahaztezinak bizi eta, bide batez, baloreak landu eta sendotzearen garrantzia ikasiko dute. Izan ere, agerikoa da zeinen egokiak diren kanpaldiak partekatzen ikasteko, baita taldean aritzen eta ardurak hartzen ikasteko ere, nola enpatia, autonomia eta autoestimua garatzeko.

Eta jakina, denbora-tarte horretan % 100ean euskarazko giroan murgilduta egonen dira, eta jakin badakigu, jolasa eta giro ludikoa modu bikaina dela hizkuntza barneratzeko.

 

Hiri-udalekuak (2018):

Altsasu (4-12 urte) ekainaren 20tik 28ra, uztailaren 2tik 27ra eta abuztuaren 1etik 30era
Izen-ematea maiatzaren 22tik 29ra (012 tel. edo www.altsasu.net)

Aranguren (4-12 urte) ekainaren 25etik 29ra eta uztailaren 16tik abuztuaren 31ra
Izen-ematea maiatzaren 15, 16 eta 17an (012 tel.)

Arazuri (3-9 urte)  abuztuaren 1etik 30era
Izen-ematea ekainaren 11tik uztailaren 5era Oltzalekun (948 32 23 10)  

Areso (3-12 urte) uztailean
Datak eta izena emateko modua laster zehaztuko da (argibideak Kirol Mankomunitatean: 948 60 45 45)

Artika eta Berriobeiti (4-12 urte) ekainaren 21etik abuztuaren 31ra (sanferminetan izan ezik)
Izen-ematea maiatzaren 9 eta 10ean (012 tel.)

Atarrabia (3-12 urte) uztailaren 16tik abuztuaren 31ra
Izen-ematea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra Karrikaluze Elkartean

Auritz, Aurizberri, Bizkarreta-Gerendiain, Luzaide, Nagore eta Orondritz (4-12 urte) uztailaren 16tik abuztuaren 17ra. Izen-ematea ekainaren 1etik 12ra (948 79 04 05, Euskara Zerbitzua)

Berriozar (4-12 urte) abuztuaren 6tik 24ra
Izen-ematea maitzaren 25etik ekainaren 1era (012 tel. edo www.berriozar.eus)

Bortziriak (3-12 urte), uztailaren 2tik 27ra Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzin, uztailaren 16tik abuztuaren 10era Lesakan
Izen-ematea maitzaren 21etik ekainaren 1era (948 63 41 25 / 680 65 06 50 / www.bortziriak.eus)

Burlata (3-12 urte) uztailaren 16tik abuztuaren 31ra (abuztuak 13-17 izan ezik)
Izen-ematea maiatzaren 11tik 25era (012 tel. edo www.burlata.eus)

Doneztebe (3-12 urte) uztailaren 3 abuztuaren 31ra
Izen-ematea maitzaren 18tik ekainaren 15era (948 45 00 17 / Udaletxean)

Egulbati (4-11 urte) uztailaren 16tik 20ra eta abuztuaren 20tik 24ra
Izen-ematea ekainaren 5etik 15era (012 tel.)   

Elizondo (3-12 urte) uztailaren 30etik abuztuaren 10era
Izen-ematea maiatzaren 28tik ekainaren 1era (619 16 61 38 Dindaia)

Ergoiena (4-12 urte) uztailaren 16tik 31ra
Izen-ematea maiatzaren 31 arte (info@ergoiena.com, 948460141)

Erratzu (3-12 urte) uztailaren 16tik 27ra
Izen-ematea maiatzaren 28tik ekainaren 1era (619 16 61 38 Dindaia)

Erronkari (4-12 urte), udako 3 astez
Datak eta izena emateko modua laster zehaztuko da (argibideak Euskara Zerbitzuan: 948 89 05 80)

Gares (6-12 urte), ekainaren 20tik uztailaren 5era
Izen-ematea (948340007, Garesko Euskara Zerbitzua)

Iruña (3-12 urte) uztailaren 2tik abuztuaren 31ra
Izen-ematea maiatzaren 14tik 25era Udal Erregistroan

Geologia eta Paleontologiako kanpaldi tematikoak: uztailean eta abuztuan.

Izen ematea: maiatzaren 21etik aurrera: http://www.pamplonaescultura.es/inscripciones-cursos-y-activades-civivox/

Leitza (3-12 urte) ekainaren 25etik uztailaren 20ra
Izen-ematea maiatzaren 25etik ekainaren 1era (012 tel.)

Lekunberri (10-12 urte) 3 aste uztailean eta beste 3 abuztuan
Datak eta izena emateko modua laster zehaztuko da (argibideak Kirol Mankomunitatean: 948 60 45 45)

Olatz (3-12 urte) ekainaren 20etik irailaren 7ra
Izen-ematea maiatzaren 28tik 31ra (012 tel.)

Olazti (5-12 urte) ekainaren 25etik uztailaren 19ra
Izen-ematea apirilaren 23tik maiatzaren 4ra (012 tel.)  

Olloki (4-10 urte) abuztuaren 20tik 31era
Izen-ematea ekainaren 18tik 22ra (012 tel.)

Sarriguren (3-12 urte) ekainaren 20etik 29ra eta abuztuaren 27tik irailaren 5era
Izen-ematea ekainaren 1etik 15era (948331611, euskera@egues.es)

Uharte (4-12 urte) ekainaren 20tik abuztuaren 31ra (10 txanda, sanferminetan izan ezik)
Izen-ematea maiatzaren 8tik 14ra (012 tel.)

Zaraitzu (4-12 urte), udako 2 astez
Datak eta izena emateko modua laster zehaztuko da (argibideak Euskara Zerbitzuan: 948 89 05 80)

Zizur Nagusia (3-12 urte), ekainaren 20tik abuztuaren 31ra
Izen-ematea maiatzaren 21etik ekainaren 8ra (948 18 18 96, Berdintasunerako Zerbitzua )

Zubiri (4-12 urte) ekainaren 20etik 29ra
Izen-ematea ekainaren 6tik 13ra (012 tel.)

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat