ARG:ERA
BALIABIDEAK

Jolasak eta Solasak: aritzeko bideo-sorta berria

Maiz aipatu izan da jolasak haurren hezkuntzan eta hazkuntzan duen garrantzia. Ongi elikatzea, kirola egitea eta osasuntsu haztea bezain garrantzitsua da jolastea. Haurrak denbora librean ari diren bitartean bestelako arau batzuk ikasten dituzte, hala nola, sozializatzea, kideekiko errespetua, taldeko jokoetan aritzea… 

Ildo horri eutsiz, baliabide sorta berri bat ekoitzi du ERAk,  JOLASAK ETA SOLASAK izena du eta 6 bideoz osatutako bilduma da. Ahozko tradiziotik jasotako kantuak dira denak, eta sokasaltoan aritzeko, eskuekin jolasteko edo zotz egiteko josteta modura egokitu dituzte. 

Bideoak azpidatzita daude, euskaraz zein gaztelaniaz. Bakoitzak nahi duen aukera aktibatu beharko du ezarpenak ikonoaren bidez.

Asteartero, ERAk, jolas-dinamika berri bat aurkeztuko du, sei astez. Aste honetan estreinatuko dute bilduma ITSASOAN ARI DIRA izeneko kantuarekin. Bi modutara jostatu daiteke abesti berarekin: batetik, sokasaltoan aritzeko aproposa da, baina baita eskuekin jolas egiteko ere. Nahi bada binaka zein multzoan jarrita.

Hortaz, ez dago aitzakiarik ongi ez pasatzeko. Bildu lagunartean, abestiaren doinua eta letra ikasi eta errepikatu bideoak erakusten duena. Oso dinamika errazeko jolasak dira, denentzako egokiak, beraz, lagunek eta gurasoek parte har dezakete, batzuek abestu eta besteek sokasaltoan egin… eta konturatzerako, joan da arratsaldea jolasean, dibertituz. Eta, bide batez, letra errepikatzearen poderioz memoria landuko dute. 

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat