ARG: CANVA
BALIABIDEAK

Jolasak eta Solasak: bideo-sorta osoa ikusgai dago

Duela hilabete bat aurkeztu zuen ERAk baliabide eskaintza berria: JOLASAK ETA SOLASAK bideo-sorta. Kantuen bidez hainbat jolaserako aukerak erakusten dira, hala nola, sokasaltoan aritzeko, eskuekin jolasteko edo zotz egiteko. 

Aurkezpen hartan multzo osoko lehenbiziko bideoa argitaratu zen, baina aurreratu bezala, 6 bideoz osatutako bilduma da.  Geroztik, astean behin bideo bana argitaratuz joan da ERA, eta dagoeneko guztiak ikusgai daude ERANafarroako Youtubeko kanalean

Hemen lehen bideo sorta, klikatu ikusteko:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekoizpen berri honekin ERAren baliabide kutxa osatu egin da, lehendik zegoena sendotuz. Izan ere, ERAren helburu nagusia da euskaraz ikasten duten haurren gurasoei baliabideak eta aholkuak ematea, eta horixe bera da ekoizpen propio honekin lortu nahi dena: euskaraz jostatzeko aukerak eskaintzea.

Bide horretan ERAren baliabideen atalari aipamen berezia egin zion Iñaki Eizmendi Gizarte Hezitzaileak, astelehenean, ERA ESKOLA jardunaldien baitan emandako hitzaldian.  Izan ere, hizlariaren esanetan haurrei euskarazko baliabideak eskaini behar zaizkie jolastuz ongi pasa dezaten, aisialdiak berebiziko garrantzia duelako haurren garapenean.

CC BY-SA 4.0