ARG: CANVA
BALIABIDEAKETXEANKANPOAN

JOLASAK eta SOLASAK II, haurrekin aritzeko eta jostatzeko bideo berriak

Joan den urtean abiatutako bideari segituz, bideo berriak argitaratu ditu ERAk Jolasak eta Solasak atalean, lehendik zegoen bilduma eguneratuz eta osatuz.

Adituen esanetan haurrei euskarazko baliabideak eskaini behar zaizkie jostatuz ongi pasa dezaten, aisialdiak berebiziko garrantzia duelako haurren garapenean. 

Hori kontuan hartuta, eta gurasoei baliabideak eskura jartzeko asmoz, ERAk zenbait bideo ekoitzi ditu aurten ere, JOLASAK ETA SOLASAK izeneko bilduma sendotuz. Oraingoan 6 dira sortu berriak, eta aste honetan argitaratu da azkena. 

Hona hemen aurtengo pieza berrien zerrenda, klikatu gainean ikusteko:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ikasteko eta jolasteko dinamika erraza dute. Kantuen bidez hainbat jolaserako aukerak erakusten dira. Batzuk kalean jolasteko, hala nola, sokasaltoan aritzeko, eskuekin jolasteko edo zotz egiteko. Beste batzuk, ordea, etxerako aproposagoak dira, bereziki haur ttikientzako. Magalean hartu eta goxo-goxo kantatzeko edo lokartzeko balio dute. 

Ekoizpen berri honekin lehendik bazen bilduma osatzea lortu da, guztira 12 bideoetako sorta eginez. Denak ikusgai daude ERANafarroako Youtubeko kanaleanSorkuntza propio honekin ERAren baliabide kutxa indartuz doa, bere helburu nagusia betez: euskaraz ikasten duten haurren familiei baliabideak eta aholkuak ematea eta horretarako aukerak eskura jartzea.

CC BY-SA 4.0

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat