era-nafarroa-euskara-navarra-euskera-oporrak-vacaciones
BALIABIDEAKETXEAN

Kontsultatu katalogoa, oparitu euskara

Eguberriak hemen dira eta galdera bat dabil airean: Zer oparitu seme-alabei? Ilobei? Bilobei? Oparitu euskara!

Euskarazko Produktuen Katalogoak 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako milaka produkturen erreferentzia biltzen du: irudi bana, azalpena, adin-tartea, prezioa, e.a. Urtero egiten da hautaketa, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta, eta www.katalogoa.eus atarian jasotzen da.

Bilaketa aurreratua botoiak aukera ugari.

  • Produktu mota: Liburuak, jostailuak eta jokoak, musika, komikiak, filmak, informatika eta App-ak, aldizkariak, gurasoentzako materiala eta Ebookak
  • Adin tarteak: 0-5 urte, 6-9, 10-12, 12-14, 14+
  • Prezio-tartea

Euskara eta gozamena eskutik.

Euskarazko musika, liburu edota jokoak aliatu bikainak dira haur eta gazteen aisialdian euskarak ere bere tokia izan dezan. Eta gozamena dugu euskara gehiago hitz egiteko bidelaguna.

Katalogoa baita paperean ere.

Katalogoa 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek prestatzen dute eta bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da: katalogoa.eus webgunean eta paperezko edizioan. Paperezkoa liburuxka formatuan izaten da, eta Eguberrien aurretik 130.000 aletik gorako banaketa egiten da familia guztiek ale bana jaso dezaten, betiere 0-16 urte bitarteko haurren familien artean.

Bi adin. Bi Katalogo. Milaka produktu.

Bai web atariak, bai paperezko edizioak ere bi atal nagusi dituzte: 0-12 urte bitarteko haurrentzako produktuekin osatua bata, eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako bestea. Paperezko edizioak ere bi sarbide ditu bi adin tarteak bereiziz. Diseinu horri esker, bilaketa errazteaz gain, nortasun propioa eman zaio adin tarte bakoitzari.

Hilero buletina.

Katalogoak hilero buletin elektronikoa bidaltzen du argitaratzen diren nobedadeen hautaketa batekin. Harpidetzeko, helbide elektronikoa baino ez duzu behar, doan da.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat