ARG: M.Ingvordsen/Unsplash
KrispetakM.Ingvordsenunsplash-scaled.jpg
BALIABIDEAK

Krispetak, gominolak eta euskarazko pelikulak!

Zinema entretenimendu bide bikaina da. Irudiz, mugimenduz eta soinuz jantzitako kontakizunak harrapatu egiten ditu ikusleak, zer esanik ez, haurrak. Ongi pasatzeaz gain, ordea, pelikulak ikusteak baditu bestelako onurak ere, esaterako, haurrek beren pentsatzeko gaitasuna garatzen dute, beren irudimena estimulatzen dute eta sormen handiagoa lortzen dute, besteak beste. Familian egiteko plan paregabea ere bada zinemara joatea, eta elkarrekin denbora pasatzeko aprobetxatu daiteke.

Eta jakina, film horiek norberaren hizkuntzan badira are gehiago gozatuko du haurrak. Zeresan handia du bizipen horiek zein hizkuntzatan jasotzen dituzten, hizkuntza horretan hasiko baitira ametsak egiten, baita pentsatzen ere, eta zein hizkuntzatan pentsatzen duten, horretan aterako zaizkie lehen hitzak ere. Berebiziko garrantzia du, hortaz, euskarazko pelikulak eskaintzea txikitatik.

Egun hauetan aukera paregabea dugu horretarako, euskarazko hainbat pelikula izanen ditugulako karteldegian:

 

1. Bihar bertan, martxoaren 25ean:
 BARRASKILOA ETA BALEA  estreinatuko da, Zinema Euskaraz programaren baitan.
2. Apirilaren 8tik aurrera:
ORKESTRA LURTARRA izanen dugu ikusgai zinema aretoetan.
3. Eta maiatzean:
DC SUPERMASKOTEN LIGA pelikularen estreinaldia izanen da euskaraz.

 

 

 

 

Euskarazko pelikulak

 

Kementsu eta mundua ezagutzeko gogoz, barraskilo txiki bat itsasoetan barna abiatuko da, balearen isatsera. Baina egun batean, baleak norabidea galtzen du eta hondoa jota harrapatuta geratzen da. Nola salbatuko du barraskilo txikiak?

 

 

 

 

Hortxe aukerak. Horiez baliatzea eta gozatzea besterik ez da gelditzen orain. Zinema ere, beste esparru batzuen antzera, garrantzitsua baita hizkuntza normalizatzeko bidean.

CC BY-SA 4.0