Lanbide Heziketako Nafarroako ikastetxeetan 2019/2020 ikasturterako izena emateko epea maiatzaren 6tik 10era bitartean zabalduko da Goi eta Erdi Mailako zikloetan eta maiatzaren 27tik 31ra Oinarrizko Lanbide Heziketan.
Aurreko ikasturtean baino ziklo bat gehiago eskainiko da euskaraz, Iruñeko María Ana Sanz ikastetxean Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak erdi mailako zikloa eskainiko baita. Honakoa da euskarazko eskaintza osoa:
GOI MAILAKO Lanbide Heziketa
Bera (IES Toki Ona BHI, tel: 948625000)
- Mekatronika Industriala
Elizondo (CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP, tel: 948581805)
- Administrazio eta Finantzak
- Turismoko Ostatuen Kudeaketa
Irunberri (CIP Lumbier IIP, tel: 948880603)
- Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza
Iruña (CIP Donapea IIP, tel: 948198653)
- Administrazio eta Finantzak
Iruña (CI San Juan Donibane II, tel: 848430910)
- Automatizazioa eta Robotika Industriala
Iruña (Hezitzaile eskola II, tel: 848430970)
- Haur Hezkuntza
- Gizarte Integrazioa
ERDI MAILAKO Lanbide Heziketa
Altsasu (CIP FP Sakana LH IIP, tel: 948564815)
- Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Laguntzea
Bera (IES Toki Ona BHI, tel: 948625000)
- Mantentze-Lan Elektromekanikoa
Elizondo (CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP, tel: 948581805)
- Administrazio Kudeaketa
- Erizaintzako Zainketa Lagungarriak
- Mekanizazioa
Iruña (CI María Ana Sanz II, 848430530)
- Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak (Berria 2019/20 ikasturtean)
Iruña (CIP Donapea IIP, tel: 948198653)
- Administrazio Kudeaketa
- Ibilgailu Automobilen Elektromekanika
Iruña (CI San Juan Donibane II, tel: 848430910)
- Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak
Iruña (CI Agroforestal – Nekazaritza eta Basozaintzako II, tel: 848431121)
- Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpena
Iruña (CI Escuela Sanitaria Técnico Profesional de Navarra ESTNA, tel: 848431060)
- Erizaintzako Zainketa Lagungarriak
Lekaroz (IES Lekaroz BHI, tel: 948581803)
- Landa Ingurunean Gorputz eta Kirol Ekintzak Gidatzea
OINARRIZKO Lanbide Heziketa
Elizondo (CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP, tel: 948581805)
- Bulegoko Informatika
- Elementu Metalikoen Fabrikazioa
Iruña (CIP Donapea IIP, tel: 948198653)
- Administrazio Zerbitzuak
Lanbide Heziketa BEREZIA
Elizondo (CIP Elizondo Lanbide Eskola IIP, tel: 948581805)
- Laguntzailea Zerbitzu Administratibo eta Orokorretan
Argazkia: Sailko-Wikimedia [CC BY-SA 4.0]