Joan den igandean, maiatzak 20, Sortzen Elkarteak sare publikoko euskal eskolen festa antolatu zuen Iruñean, Antoniutti parkean. Jaia eskola askotako kideen artean antolatzen da auzolanean, gurasoekin batik bat.
Aurtengo jaiaren leloa EgunOn! izan da, eta, honekin, «Auzo bizi onaren eskola eta hezkuntza burujabetza» bultzatu nahi dituzte. Lortu nahi duten amets horri beste bat gehitu nahi dio gainera elkarteak: amets hori euskaraz ere bete daitekeela. Hau da, edizio honetan euskarari dagokion garrantzia eskaini izan nahi diote eta horretarako EgunOn! leloa erabili «egunak euskaraz ere bizi nahi ditugula adierazteko modu gisa» .
Helburu eta xede honekin ekitaldi asko antolatu ditu Sortzen elkarteak Antoniutti parkean. Adin guztiendako jarduerak goizeko 10:00etatik 20:00ak bitarte: Bertsoak, dantzak, musika (DJ Jotatxo, Trikiteens, Afu, Skabidean…), familia ikuskizunak (Zirika Zirkusen ‘Egun on, sikiera!’ ikuskizunaren estreinaldia), familia tailerrak (zirkoa, muralismoa, birziklapena…), azokak, puzgarriak, eskalada-murrua … eta hamaika aukera gehiago.
2018ko Sortzen festaren argazki galeria txikia (Argazki gehiago Sortzenen facebook-en):
(Argazki galeria: Sortzenen facebook kontutik hautatuak. Iturria: facebook.com/SortzenElkartea)
Festaren bideoklipa: EgunOn! – AFU taldea