ARG: Nafarroako Topagunea
BALIABIDEAK

Larunblai

Aisialdia ongizatearekin, dibertsioarekin eta jolasarekin lotzen dugu. Gustukoak ditugun ekintzak baliatzen ditugu etxekoekin eta lagunekin ongi pasatzeko eta sozializatzeko; horrek, besteak beste, hizkuntza lantzeko aukera ezin hobea eskaintzen digu. Eta hori da, hain zuzen, Larunblai aisialdi-programarekin lortu nahi dena: jolasen eta dinamiken bidez haurren arteko harremanen hizkuntza ohituretan eragitea, lagunartean euskara izan dadin komunikazio bide.

Larunblai ekimenak euskaraz ikasten duten Lehen Hezkuntzako haurrei tresnak ematen dizkie ahozko erregistro informalean erosotasunez aritzeko. Gainera lagunekin jolasean ari diren bitartean, euskarari balore positibo eta dibertigarri bat ematen die; eta, bide batez, ume horien harreman sarea euskalduntzeko prozesua bultzatzen du, lagunen artean erabiliko duten hizkuntza euskara izan dadin.

Urrian hasiko dira haurren artean euskararen erabilera bultzatzeko propio sortutako jolas-lantegi hauek, eta, zehazki, larunbat arratsaldeetan izanen dira. Euskaraz nahikotasunez mintzatzeko gaitasuna duten haurrek parte hartu ahalko dute, betiere, Lehen Hezkuntzako 3-6 mailatan ikasten badute.

Antolatzailea Euskaltzaleen Topagunea da eta honako herri hauetan eskaintzen da, Euskara Zerbitzuekin elkarlanean: Antsoainen, Aranguren Ibarrean, Berriozarren, Burlatan, Eguesibarren eta Larraunen.

           Izen-ematea: irailaren 15etik 30era.      

           Non: www.topagunea.eus/larunblai

           INFO +: Nafarroako Topagunea, 948 33 08 68              

           larunblai@topagunea.eus

 

 

 

 

CC BY-SA 4.0

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat