Mantangorri
BALIABIDEAK

“Mantangorri”: paperetik digitalera jauzi

BERRIAk larunbatetan argitaratzen du haur eta gaztetxoentzako Mantangorri gehigarria; urteen poderioz, intsektu koloretsua beteranoa bilakatu da, izan ere iaz egin zuen milagarren zenbakia. Ospakizun horren karietara, honela jaso zuen egunkariak: “2003an hasi zen BERRIA gaztetxoen gehigarria Mantangorri izenarekin argitaratzen —Xingola zuen izena Euskaldunon Egunkaria-ren garaian—, eta 1.000. zenbakira iritsi da orain. (…) hizkuntza ohiturak eta irakurzaletasuna sustatzeko tresna izan da Mantangorri etxe askotan.

Eta irail honetan ekin dio etapa berri bati, Mantangorrik paperetik digitalera egin du jauzi, eta baliabide ugari jarri dira honela gurasoen eskura. Besteak beste honakoak:

  • Denbora-pasak estresik gabe jolasteko modu lasaigarria dira, nork ez du egin hizki zopa, sudoku edo gurutzegramaren bat inoiz? Bada, bi milatik gora denbora-pasa dituzue eskuragarri: Lotu puntuak, zenbakiei jarraitu eta irudia osatu. Zenbakien segida asmatu. Ezberdintasunak bilatu. Apaindu marrazkia. Aukera zabala duzue Mantangorriren denbora-pasen atalean.
  • Egin seme-alabekin zientzia esperimentu bat, eta euskaraz bada hobe. Modu horretan bi helburu lortuko dituzue: denbora elkarrekin pasatzea eta hizkuntzari tokia ematea. Gozamenerako espazio bat izanik, gainera, hortik onura baino ez da etorriko. Onura harremanean, onura jakintzarekiko jarreran, onura euskararekiko atxikimenduan: «Eureka! aurkitu dugu, maitia!». Kuxkuxeatu esperimentuen atala.
  • Ipuinak kontatzea egoki-egokia da haurrekin lotura afektiboa sendotzeko, baita elkarrekin gozatzeko ere. Gure ohiko kontaketaz gain baditugu bestelako baliabideak, oso lagungarri izan daitezkeenak, Mantangorriren bideo-ipuinak kasu.
  • Seme-alabekin jolastea ongi pasatzea baino askoz gehiago da. Harremanak estutzeko balio du, haurrak taldean aritzeko, gurasoekin denbora gehiago pasatzeko, umeei jarduera eta hainbat trebetasun irakasteko… Mantangorrin jolasen atala.
  • Txikiekin horrenbeste gauza egiteak gosea eragingo du, ezta? Bada, zer hoberik elkarrekin eskuak irinetan zikintzea baino, arrautzak apurtzea baino? Mantangorrik badu ipuin-errezeten atala. Irakurri elkarrekin ipuina eta kozinatu!
  • Eta nola ez, anima ditzagun seme-alabak Belardoren komiki-bandarekin gozatzera eta konta diezagutela.

Mantangorritu zaitez!

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat