ARG: JonIraola-Dantzan CC-BY-SA
Lantzeko txatxoak dantzan
KANPOAN

Mozorroak, atsaureak, kokobeltzak, buhameak … gora inauteriak!

Egunerokotik ihes egiteko, pertsonaia ezberdinak antzezteko, urtean gertatutakoari kritika egiteko… denetarako lekua dago egun berezi hauetan. Baina, batez ere, ongi pasatzeko dira inauteriak.

Tradizio handia dute Euskal Herrian. Izan ere, nortasun propioko ospakizunak dira eta horrek ematen die berezitasuna. Sarritan neguari amaiera emateko aitzakia izaten dira, batzuetan lurra esnatzeko eta besteetan izpiritu txarrak uxatzeko. Arrazoia edozein dela ere, kolorez eta musikaz janzten dira bazterrak egunotan. Esan daiteke herri adina modu dagoela ospakizun hauetarako.

Euskal tradizioa hobeki ezagutzeko bidea ematen dute inauteriek, baita euskaraz mintzatzeko eta gozatzeko aukera ere, batez ere, antzezpena nagusi den horietan. Esate baterako, Iruñeko Iruinkokoan, Nafarroa Behereko Libertimenduetan eta Zuberoako Maskaradetan. Pertsonaia ezberdinen bidez iragandako urteari errepasoa eginen diote, beti ere, umore beltzaren eta kritikaren bidez. Beraz, badira egun aproposak ohituretan sakontzeko, baita haurrekin ere. Izan ere, askok jakin ez arren, mozorroak izendatzeko aberastasun harrigarria du euskarak eta joko polita ematen du:

Euskara batuan mozorro(1) da nagusiki erabiltzen dena, eta horixe da Nafarroako zenbait eskualdetan, Bortzirietan, Malerrekan eta Baztanen adibidez erabiltzen dena, baina ez da inondik inora izendapen bakarra:

  • mozorro esaten da Arantzan, Arizkunen, Amaiurren, Erratzun, Goizuetan, Iturenen, Zubietan eta Aurtitzen 
  • moxorro Ihabarren eta Arakilen 
  • moxorroko  Arakilen 
  • txatxo Lantzen 
  • txatxu Latasan, Etxalekun eta Eguaratsen.
  • kaskabobo Agoitzen
  • zipotero Burgin, Tuteran eta Bidankozen.
  • zomorro Goizuetan  
  • zarratrako Auritzen  
  • zarramuskera Cintruenigon

Dagoeneko herri jakin batzuetan inauteriak ospatu badituzte ere, mozorroak eta festa giroa nahi dituenak oraindik badu non aukeratua: 

Inauterien egutegia kontsultatu nahi duenak hona hemen dantzan.eusek osatutako bilduma. 

(1)https://dantzan.eus/albisteak/mozorroak

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat