ETXEANKANPOAN

Neguko planak: ipuinak eta txangoak

Eguraldi hotza nagusi da, ipuinaren ordurako paregabea. Baina giroa hotza bezain eguzkitsu dagoenez, ez al da aukera bikaina haurrekin planak egiten jarraitzeko? Ipuinak eta txangoak konbinatzen jarraitzeko?

Oraingoan baserrian girotutako bideo-ipuina proposatzen dizuegu, PUAGG!! izenekoa. Zergatik da aproposa? Lehenik eta behin, dibertigarria delako. Eta ez al da hori irakurzaletasuna lantzeko osagai nagusia? Irakurtzean haurrek disfrutatzen ez badute, jai dugu! Horregatik gaiarekin asmatzeak berebiziko garrantzia du. Honetan, istorioa baserri giroan gertatzen denez, animaliak ditugu protagonista, umeak “engantxatzeko” amu ederra.

Eta gero zer? Ez al litzateke mundiala horren ondotik, asteburuan, baserri eskola bat bisitatzea? Animaliak, baratzea, lanerako tresnak… ipuinean ikusitako oiloak, piperrak, aitzurra… bertatik bertara ikustera joateak haurrei esperientzia polit-polita eskainiko die. Tira, familia osoari.

Nafarroan barrena baserri-eskola batzuk badira, baina hemen biren aipamena eginen dugu, plana biribiltzeko paseo polit bana proposaturik:

HAUR TXIKIEKIN:  Basabere baserri-eskola Lezaunen + Ubaguako iturburua

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-a-pie/nacedero-ubagua-51592862

 

HAUR KOZKORREKIN:  Gure sustraiak baserri-eskola Ollon + Artetako iturburua

https://eu.wikiloc.com/ibilbide-a-pie/artetako-iturburua-65073365

 

Bietan paisaia ederra da, paseoak haurrekin erraz egin daitezke eta primeran pasako dute naturan.

 

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat