Liburuen bidez mundu berriak deskubritzen direla esan ohi da, abenturak bizitzen direla eta asko disfrutatzen dela. Baina haurrek asoziazio hori egitea, sarritan, ez da nahiko genukeen bezain automatikoa. Irakurtzea adinik gabeko plazera da, baina haurrak zaletzen saiatzen garenean, batzuetan ez dugunez sobera garbi adin bakoitzerako zer den aproposena edo zer aukera dagoen, primeran heldu da GALTZAGORRI ELKARTEA ezagutzea.
Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea da. Euskal idazle, ilustratzaile eta arloko profesionalak biltzen ditu, eta bi helburu nagusi oinarri hartuta egiten du lan:
Bi helburu nagusi ditu:
|
Hari horri tiraka hainbat egitasmo landu ditu 32 urtetako ibilbide oparoan. Eskolentzat, liburutegientzat… eskaintza zabal-zabala du, baina hauxe da gurasoendako interesgarriena eta, batik bat, erabilgarriena:
- Liburuen Altxorra/Liburu Ibiltariak: liburu gomendatuak adinaren arabera sailkatuak
- Bularretik Mintzora egitasmoaren baliabideen atala: audioak, ipuinak, olerkiak, kantak…
- Klis-klasikoak app bilduma
- Adinaren arabera sailkaturiko liburu-gida ultra-osatua:
- Atera berrien zerrenda
- Ezinbestekoen zerrenda
- Gomendagarriak urtez urte.
Gainera, idazlearen araberako bilaketak ere egin daitezke.
Elkarteko zuzendari izandako Migel Asiainen hitzetan: “Galtzagorrik haur eta gazte literaturari benetako presentzia eman dio, ikusgarritasuna lortuz. Ikusezina izan den literatura-generoa gizarteratu du eta toki bat eman dio”.
Beraz, haurrak irakurzaletzeko nondik abiatu ez badakizue, ez izan zalantzarik eta bisitatu Galtzagorriren webgunea. Ez zarete damutuko!
CC BY-SA 4.0