@ERA
Ongi etorri eskolara
BALIABIDEAKESKOLAN

Ama, aita, ongi etorri eskolara! Ongi etorri era.eus-era!

Eskolaratzeko unea aldaketa handien momentua da familietan. Batzuek, jada, egina dute bidea haur eskolan; beste askok, aldiz, hiru urte betetzearekin batera ekiten diote. Ezbairik gabe, une zirraragarria eta motibagarria da denentzat: seme-alabak euskarazko eskolan hasiko dira, beren harremanak zabaldu eginen dituzte eta haien bizi-esperientziak aberastu. Haientzat bezala, gurasoentzat ere mundu berri bat irekiko da.

Ziur aski eskolaratzeko une horretan, askok dagoeneko ezagutuko dute era.eus. Baina, hala ez den horientzat, atal berri bat sortu dugu. Atal horretan, begi kolpe batez, plataforma honek eskaintzen duena erakutsiko da, gurasoak erraz ikus dezaten zenbat baliabide eta aukera dituzten eskura.

Horretarako, era.eus webguneko Baliabideen ataletik aukeraketa bat egin dugu, bi irizipideren arabera: batetik, haurraren adinerako eta eskolatu berri diren familientzat egokia izatea; bestetik, dauden baliabideen aniztasunaren erakusleiho izatea.

Ez galdu denbora gehiago eta jo Ama, aita, ongi etorri eskolara!

CC BY-SA 4.0