Arg.: Dindaia Fundazioa
oporrak eta euskara aisialdian
KANPOAN

Gozatzeko oporrak

Urteko oporraldirik luzeena hemen da. Oporrak! Haur eta gaztetxoek azkeneko eskola egunak dituzte eta liburuak eta eskolako lanak alde batera utzita gozatzeko irrikan daude. Jai egun asko dituzte aurretik eta hainbat asmo ere bai: lagunekin errekan jostatu, kalean berandu arte egon eta elkarrekin bokata bat afaldu, hondartzara egun pasa joan, herriko festak, igerilekua… Oporrak ongi pasatzeko dira, zertarako bestela?

Udaleku batera joatea ere esperientzia polita da haurrentzat, errutinatik ateratzen direlako eta ohikoa ez den giro batean lagun berriekin bestelako bizipenak partekatzen dituztelako. Bertan meran pasatzen dute, zalantzarik gabe. Eta udalekuez gain, hiri-kanpaldiek, jolas-tailerrek eta ludotekek ere herrian bertan eta lagunartean jostatzeko eta disfrutatzeko aukera paregabea eskaintzen dute. Goizeko ordutegia izan ohi dute eta, horri esker, egun berean plan ezberdinak egiteko aukera ematen dute. Gainera, gurasoei mesede handia egiten diete, kontziliazioan laguntzen dutelako. Onurarik handiena, nolanahi ere, haurrek jasotzen dute hainbat gaitasun garatu eta indartzen dituztelako: autonomia, sormena, enpatia, auto-estimua eta talde lana, besteak beste.

Jarduera hauek euskaraz egiteko aukera izanda, haurrak edonon bizi direla, ingurune euskaldun zein erdaldunagoetan, denentzat dira aproposak hizkuntzaren garapenari begira. Eskola ez den beste eremu batean izanik, naturaltasuna eta erraztasuna bereganatzen dute, eta hizkuntzarekiko lotura afektiboa lantzen da. Oro har, euskara aisialdian txertatzen da. Hortaz, euskara etxean jaso duten haurrek, baita eskolaren bidez jaso dutenek ere, komunikaziorako trebetasuna eskuratu edo hobetuko dute gozamenerako jolas eta dinamiken bidez.

Nafarroako hainbat herri eta eskualdetan antolatuko dira jarduera horiek aurtengo udan. Jarraian zehaztuta daukazue une honetan dagoen eskaintza. Informazio gehiago jaso ahala hemen izanen duzue guztia eguneratuta.

HERRIA JARDUERA KONTAKTUA
Altsasu Euskaraz Blai Altsasuko Udala:
www.altsasu.net
Aranguren Udaleku irekiak 948151382
msanpedro@aranguren.es
Araitz Udako tailerrak Euskara Zerbitzua: 948504400
larbeleareuskaraz@iparmank.eus
Arakil Udako kanpusa Arakilgo Udala:
arakilkultura@gmail.com
Arbizu Udan euskaraz Arbizuko Udala:
www.arbizu.eus
Bakaiku Udaleku irekiak Bakaikuko Udala:
www.bakaiku.eus
Baztan Udako Jostaldia Baztango Udala:
baztan.euskara@gmail.com
Bera Sormen tailerrak Maddi Irazoki: 680984124
Berriobeiti Hiri- kanpaldiak Infolocal: 948012012
948303129
Berriozar Hiri- Udalekuak Berriozarko Udala:
948012012
www.berriozar.es
Bortziriak Udaleku irekiak Euskara zerbitzua:
948634125 / 680650650
euskara@bortziriak.eus
Eguesibar: Egulbati Egulbatiko Hiri-kanpaldiak Udaleko Kultura zerbitzua:
cultura@egues.es
Estellerria Udan Blai Euskaraz zikloa 622154523
euskara.irantzu@gmail.com
Esteribar: Zubiri eta Eugi Udako kanpaldiak Gargarintxo Ludoteka:
gargarintxoludoteka@gmail.com
Etxarri Aranatz Udan Etxarrin euskias Aisialdi Taldea:
659494908
udanetxarrineuskias@gmail.com
Irurtzun Udan euskaraz Aizpea Euskara Taldea:
aizpeataldea@yahoo.es
Lakuntza Udan euskaraz Lakuntzako Udala:
www.lakuntza.eus
Larraun Udako tailerrak eta kirol udalekua Plazaola Kirolgunea: 948507377
plazaolakirolgunea@gmail.com
Leitza Haur txokoa eta tailerrak Euskara Zerbitzua: 948510814  
laga@iparmank.eus
Olazti Udan euskaraz Olaztiko Udala:
www.olazti.com
Sarriguren Ekaineko Hiri-tailerrak Euskara Zerbitzua:
euskera@egues.es
Sarriguren Iraileko Hiri-tailerrak Euskara Zerbitzua:
euskera@egues.es
Uharte Udako hiri-kanpaldiak Uharteko Udala:
948012012
www.huarte.es
Urdiain Udaleku irekiak Urdiaingo Udala: 948562993
Ziordia Udaleku irekiak Ziordiako Udala: 948562446
Zizur Nagusia Tartalo ludoteka igualdad.berdintasuna@zizurnagusia.eus
948181900

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat