ARG: © ERA
Parkelaguna
KANPOAN

Parkelaguna, familien mintzapraktika taldeak

Ohitura falta. 

Hori erantzuten dute askotan gurasoek, seme-alabekin euskaraz ez aritzeko arrazoi gisa.

Baina, zer dago “ohitura falta” horren atzean? Askotan, euskara ikasten ari den gurasoak zailtasunak ditu adierazi nahi duena era egokian esateko; edo ez du une lasai eta aproposik aurkitzen euskara praktikatzeko; edo ahal duen guztietan hitz egin nahi du, baina ez du inoren konplizitatea eta berehala pasatzen da erdarara, edo ez du ingurunean norekin praktikatu.

Egoera horretan guraso dezente dagoenez, Parkelaguna sortu da. Mintzapraktika ekimenak ugariak dira aspalditik Nafarroa osoan, baina kasu honetan, formatua berezia da seme-alabek saioetan parte hartzen dutelako.  Izan ere, egitasmo honetan urtebete eta bost urte bitarteko haurrak eta haien gurasoak astean behin elkartzen dira euskaraz aritzeko (eta elkarrekin jolasteko), eta modu horretan,  euskaraz aritzeko ohitura eskuratu eta errotzen da.

Formula mintzapraktika talde arruntetan erabiltzen dena da: praktika behar duten hiztunak euskara ohiko hizkuntza dutenekin elkartzen dira. Horrela, beti izanen dituzte laguntzaileak eta konplizeak ondoan. Baina, haurrak daude tartean, baita parkea ere eta noizbehinka, giroz aldatzeko asmoz, tailer eta saio bereziak antolatzen dira.

Azarotik aurrera egonen da martxan familiei zuzendutako programa hau Iruñerriko hainbat herritan* eta izen-ematea online izanen da. Beraz, orain da urratsa emateko garaia!

 

* Parkelaguna 2019/20 ikasturtean eskainiko duten udalak, Nafarroako Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean:

  • Antsoain: 948382241
  • Berriobeiti: 948303129
  • Berriozar: 948300359
  • Burlata: 948238400
  • Eguesibar: 948331611
  • Uharte: 948331053

 

Parkelaguna etxetik hurbil ez dutenentzat, hemen dago Mintzakide programa eskaintzen den eskualdeetako informazioa:

CC BY-SA 4.0

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat