ETXEANKANPOAN

Mihiak dantzan: Mintzapraktikaren arrakasta

Ahozkotasuna lantzeko programetan euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duten lagunak elkartzen dira ohitura badutenekin, eta erabilera handitzeko helburua dute.

Nafarroan asko dira euskaltegian  dabiltzan helduak, guraso edo guraso izateko asmoa duten asko tartean. Euskara ikasten ari diren guraso horiek hainbatetan ez dute aukerarik ikasten ari direna beste heldu batzuekin praktikan jartzeko eta ikaste-prozesua indartu eta finkatzeko. Mintzapraktika programak, bada, hutsune hori estaltzeko sortu ziren, alegia, euskara praktikatzeko aukera gisa. Nafarroan Mintzakide edo Solaslaguna izenekin ezagutzen dira.

Funtzionamendua sinplea da, baina oso eraginkorra. Hauek dira ezaugarri nagusiak:

  • Euskaraz hitz egiteko talde txikiak osatzen dira, 4 edo 5 pertsonakoak.
  • Talde bakoitzean, gutxienez, euskaraz hitz egiteko ohitura duen hiztun batek parte hartzen du eta gainerakoak haien mintzamena hobetu nahi duten pertsonak dira.
  • Taldeak astean behin elkartzen dira, gutxienez ordu batez. Denbora-tarte horretan talde bakoitzak erabakitzen du zer egin nahi duen, kafe bat hartu, paseatu, kirola egin…
  • Mintzapraktika talde hauek ez dira klaseak eta euskaraz hitz egiteko ohitura duen pertsonak ez du irakasle gisara  aritu beharrik.
  • Ikasturtean zenbait saio osagarri antolatzen da eta talde guztietako pertsonek parte har dezakete. Mendi ibilaldiak, bisitaldi gidatuak eta antzekoak antolatzen dira normalean.

Batzuetan, gurasoen behar bereziak kontuan harturik, Gurasolagun edo Parkelagun taldeak osatzen dira. Gurasolagun taldeetan ikastetxe bereko gurasoak elkartzen dira, ikastetxean umeak hartu aurretik edo ondoren. Parkelagun taldeak ume txikiak dituzten gurasoei egokituta daude; haurrak eta gurasoak elkartzen dira eta parkean dauden bitartean euskaraz mintzatzen dira.

Emaitzak ikusirik, mintzapraktika programen asebetetzea altua da. Gainera, 2010ean egindako ikerketa batean ondorioztatu zen Mintzapraktika programak zinez eraginkorrak direla:

  • Euskara praktikatu nahi dutenen hizkuntza maila handitu egiten da eta gehiagotan erabiltzen dute.
  • Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonek ere oso modu positiboan baloratzen dute. Euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenen hizkuntza maila asko handitzen da ikasturte hasieratik bukaerara eta sentitzen dute benetako ekarpena egin dutela.

2017-18 ikasturtean ia 1500 pertsonak parte hartu zuten Nafarroako hainbat herri eta eskualdetan antolatzen diren Mintzapraktika ekimenetan.

Izen-ematea urrian da eta honako eskualde hauetan parte har daiteke:

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat