Iraileko zurrunbiloan gaude dagoeneko. Eskolan hasi, ikasturteko martxa hartu, ordutegiak antolatu… Gainera, irailean eskolaz kanpoko jardueren eskaintza iritsiko zaigu, izen emateak egin beharko ditugu… Baina, erne, merezi du horietan behar den arreta jartzea. Aisialdiko hamaika aukera horien artean bada bat…
Jolasak eta solasak osatzen duten 30 bideoak baliabide praktikoa dira, inondik inora, kalean, plazan, parkean… lagunekin jostatzeko: goma-jolasera, sokasaltorako, zotz egiteko, esku-jolasera… Azken batean, egoera ezberdinetarako egokiak diren jolasak, formulak, hitz-jokoak eta kantak biltzen dira bilduma honetan.