ARG: Dindaia
neska-mutikoak itsasora bidean
BALIABIDEAKKANPOAN

Udalekuak euskaraz, abentura eta jostaketarako egunak

Dagoeneko haur eta gaztetxo asko udako oporrei begira jarrita daude. Uda luzea izaten da eta horrek plan ugari eta ezberdinak egiteko aukera ematen du, eta batez ere, eguneroko errutinarekin puskatzeko modu bikaina da uda. Gainera, sasoi honetan izaten dira udalekuak, egun batzuk lagunartean euskaraz pasatzeko bide hagitz aproposa, denetarik eginen baitute: adinkide berriak ezagutu, abenturak bizi, naturaz gozatu, eta euskara jolas giroan praktikatu, besteak beste.

Izan ere, sarritan azpimarratu den gisan, aisialdirako guneak eskaintzea oso garrantzitsua da. Hizkuntzari erreparatzen badiogu, hizkuntza modu libre eta dibertigarrian praktikatu ahal izateko egunak dira, eskolako giro akademikotik kanpo. Ikerketa batzuek diotenez, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikasleek urteko ordu guztien %15 baino ez dute igarotzen ikastetxean. Beraz, gainerako orduetan euskararen presentzia bermatzea beharrezkoa da, hitz egiteko aukerak izateko, eroso sentitzeko eta ahozkotasunean segurtasuna hartzeko.

Eta horretan oso lagungarri dira udalekuak, bertan antolatzen diren jokoak baita eskaintzen diren jarduera eta ekintza ezberdinak ere horretara bideratuak baitaude. Izan ere, udalekuak haurra jartzen du erdigunean, haurrengan pentsatu eta haientzat propio diseinatutakoak dira. Eta azken batean, haur-gaztetxoek oporraldi paregabea pasatzea da helburua. Betiere, euskaraz eta lagunartean, ahalik eta bizipen positiboenak jasoz. Ongi pasatzean jasotzen diren oroitzapenak errazago barneratzen direlako, eta modu berean gertatuko da euskararekin ere. Horregatik da garrantzitsua euskarazko udalekuetan parte hartzea, eta are eta beharrezkoagoa, gainera, etxetik euskararik jaso ez duten haurrentzat. Haur horiek, seguru asko, eskola orduetan baino lasaiago ariko dira euskaraz giro horretan, aisialdi eta abentura giroan, presiorik gabe, modu naturalean.

udalekuetako jarduera batUdalekuak aukera paregabea dira dibertsiorako eta ikasketarako. Bertan pasako dituzten egun horietan haurrek hainbat gaitasun eskuratu edo hobetuko dituzte, besteak beste, komunikazioan trebatuko dira,  taldean aritzera ohitu, gainerako haurrekin elkarlanean aritu… Eta ezin dugu ahaztu beste onura garrantzitsu bat ere: partaideen aurrez aurreko harreman zuzena, teknologietatik urrun, egun horietan apenas erabiliko baitute telefono mugikor eta pantailarik.  Guzti horiei esker  bizipen ederrak izanen dituzte eta motxila bete oroitzapen eramanen dute bueltan, etxera.

Udaleku hauek guztiak Euskal Herriko herri ezberdinetan  dira: batzuk kostaldean, besteak barnealdean, batzuetan herri handietan, besteetan txikietan, … nonahi dela ere, bateko eta besteko kultura, tradizioa, jendeak, ohiturak, historiak ezagutuko dituzte. Ezagutza horrek euskararekiko lotura emozional bat garatzen lagunduko die, eta horrek era berean, hizkuntzaren erabileran eraginen du, positiboki.

Abentura prestaketarekin hasten da, eta une hori dagoeneko iritsi da. HEMEN duzue aurtengo euskarazko udalekuen zerrenda. Kokapen, data, prezio, adin eta gai askotariko eskaintza dago. Aukeratu gehien interesatzen zaizuena eta animatu abentura hauetan parte hartzera.

Eta adi! Tokiak berehala betetzen dira eta!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat