Euskara aisialdian praktikatzearen onurak hamaika dira. Hizkuntzaren ikuspuntutik, erregistro informalak lantzeko biziki erabilgarria da. Baina askoz harago doa. Esate baterako, euskaraz jolasteak, filmak ikusteak, liburu politak irakurtzeak… ez du parekorik hizkuntzarekiko atxikimendua errotzeko, gozamenarekin lotzen baita, alegia, atsegin ditugun jarduerekin. Eta zer da, bada, atxikimendu hori? Elementu bat baino gehiago biltzen badu ere, euskaraz hitz egitera bultzatzen zaituen gogoa edo bultzada nabarmentzen da nagusiki.
Hori dela eta, haurrek oporretan euskara praktikatzen jarraitzeko eta, batez ere, euskararekin gozatzeko, Jolasean Blai jokoa sortu da. Altxorraren uhartean barrena ibiltzea proposatzen du, mahai-joko batean bezala. Egunero urrats bat egin behar da. Horietako bakoitzean proposamen bat dago: bideo-ipuin bat, App bat, film bat, bideoklip bat… Eta bukaeran, sorpresa bat, noski!
Hemen “Jolasean Blai” osoa deskargatzeko moduan
Hemen “Jolasean Blai” zuribeltzeko formatuan