bi haur iturrietan jolasean
KANPOAN

Udaleku irekiak

Helduen txikitako oroitzapenik ederrenak, ziur aski, udan kokatuta daude; hiru hileko oporraldi amaigabea, igerilekuko, errekako edo hondartzako momentu ahaztezinak, herriko festak, iratzargailurik gabeko loaldiak… Garaiak aldatu diren arren, udak haurren urtarorik kuttunena izaten jarraitzen du.

Ikasturtea bukatuta, umeak nekatuta egoten dira eta atseden hartzeko garaia da, familiarekin eta lagunekin gozatzeko, gustuko gauzak irakurtzeko edo musika entzuteko garaia.

Udalekuetan umeek primeran pasatzen dute, baina ez dira aukera bakarra. Horiez gain, badira, esaterako, udaleku irekiak edo hiri kanpaldiak. Goizeko ordutegia izan ohi dute. Beraz, egun berean hainbat plan egitea ahalbidetzen dute. Gainera, gurasoei mesede handia egiten diete, lana eta familia bateragarria egiteko laguntza eskaintzen dutelako. Nolanahi ere, onurarik handiena umeek  izaten dute: euskara modu ludikoan praktikatzen dute lagunartean eta kalean, lagun berriak egiten dituzte, eta hainbat gaitasun hartu edo indartzen dira, adibidez, autonomia, sormena, enpatia, auto-estimua…

Horri guztiari begira, Nafarroako hainbat udalerri eta eskualdetan antolatzen dira euskarazko udaleku irekiak. Hauxe da 2019ko udako eskaintza:

HERRIA ADINA DATAK IZEN-EMATEA
Altsasu 3-12 Aisiz Blai
*ekainak 21-28
maiatzak 20-24
012 / www.altsasu.net
Altsasu 4-12 Aisiz Blai Uda
*uztailak 1-30

*abuztuak 1-30
maiatzak 20-24
012 / www.altsasu.net
Baztan 3-12 *abuztuak 5-30 maiatzak 27-31
https://forms.gle/3rkSRPKt3EdrJ6wo8
619 166 138 (10:00-13:00)
Berriobeiti 4-12 *uztailak 15-26
*uztailak 29-abuzt. 9
*abuztuak 12-23
Izena emateko epealdi arrunta itxita. Soberan diren plazak maiatzaren 30etik aurrera.
Berriozar 4-12 *ekainak 24-29 eta uztailak 1-5 maiatzak 20-27
www.dindaia.eus / 650758454
Berriozar
4-12
*abuztuak 5-23
maiatzak 9-15
Leku libreak eskatzeko: 948301656
Berriozar 6-12
*ekainak 24-28
*uztailak 15-19 eta 22-26
ekainak 10-14
info@berrikilan.es
948301719
Bortziriak 3-12
*uztailak 1-26
Arantza, Bera, Etxalar eta Igantzi
maiatzak 20-31
www.bortziriak.eus

680 650 650 / 948 634 125
Bortziriak 3-12
*uztailak 15-abuzt. 9
Lesaka
maiatzak 20-31
www.bortziriak.eus

680 650 650 / 948 634 125
Burlata
3-12
*uztailak 15-abuzt.30
maiatzak 9-24
012
Doneztebe
3-9
*uztailak 3-irailak 5
apirilaren 29tik aurrera
948 450 017 / alkatetza@doneztebe.eus
Gares
6-12
*ekainak 24-28
ekainak 3-14
Udaletxean
Larraun-Lekunberri
8-12
*uztailak 8-abuzt. 23
948604545 / kirolmank@gmail.com
Leitza 3-12 *uztailak 1- 26 maiatzak 24-31
012 / 948 012 012
Esteribar-Zubiri
4-12
 *abuztuak 26-30
 maiatzak 6-20
Esteribarko Kiroldegian
(garraio zerbitzua)
Olazti
5-12
*ekainak 24-uztail.18
apirilak 1-12
012 / 948 012 012
Zizur Nagusia
3-12
*ekainak 24-abuzt.30
maiatzak 22-ekainak 12
948 012 012

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat