webgune baten azala
Guraso.eus
BALIABIDEAK

guraso.eus, aita-amen premiak asetzeko gunea

era.eus-en helburu nagusia da euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzea, baita seme-alaben ikas-prozesua osatzea ere. Eta, familiek senideak dituzten modu berean ditu Era-k antzeko webguneak, helburu berdintsuekin ari direnak, guraso.eus kasu.

Plataforma digital hori gurasoen premiak asetzeko gunea da eta, hortaz, orotariko gaiak jorratzen ditu. Gurasotasuna eta heziketa dira ardatza, jakina, baina bestelakoak ere lantzen dituzte, besteak beste, osasuna, elikadura, aisialdia eta aktualitatea. Horietako asko atariaren ekoizpen propioak izan arren, horiez gain, badira hogeitik gora kanpo-kolaboratzaile, hainbat gaitan adituak. Aniztasun honen erakusgarri dira honako hiru artikuluak:

Askotariko gaiak jorratzeaz gain, beste bi ezaugarri aipagarri ditu: argitaratze maiztasuna, ia egunero kaleratzen baita artikuluren bat, eta guraso euskaldunei zuzenduta dagoela.

Informazioa jasotzeko aukera zabala eskaintzen du atariak, kanal anitzeko plataforma baita: guraso.eus ataria, Twitter kanala, Facebook orria eta hilabetekaria epostan jaso daiteke. Gainera, guraso.eus ez da norantza bakarreko komunikazio kanala, aukera ematen baitu artikuluetan iruzkinak egiteko eta, Galdetu adituari atalaren bitartez, zuzeneko kontsulta egiteko.

Erabat gomendagarria beraz, bai artikulu emaria jarraituz, bai interesgarri zaizkizun gaietan sakonduz, edota kezkatzen zaituen gaiari buruz kontsulta eginez informazio ugari jasoko duzulako.