Joan zaigu 2021, eta urte berrian sartzear gaudela atzera begiratzeko tartea hartu dugu. Pandemiak gure bizitzak astindu baditu ere, gure seme-alabak euskaraz hazi eta hezteko aholku, proposamen eta baliabide ugari plazaratu ditugu era.eus atarian.
Urte osoan gehien irakurri diren artikuluen TOP-5 zerrenda egin dugu, eta hemen duzue emaitza. Argitaratu ziren unean edo ondoren irakurri ez bazenituen, oraintxe duzu aukera, estekaren gainean klikatuta, bertara joan eta irakurtzeko:
1.- Marrazki bizidunak eta filmak euskaraz
Telebistan, ordenagailuan, tabletean edo telefono mugikorrean euskarazko marrazki bizidunak eta filmak ikusteko eskaintza.
2.- Zotz egiteko kantak
Jira-bira liburuko jolas eta kanten bilduma, kasu honetan, zotz egiteko buruz ikasten diren kantak.
3.- Urte askotarako!
Urtebetetzeetan erabiltzeko jolasak, kantak, etab.
4.- Aho-korapiloak, hitzekin jolastuz trebatzeko
Familian elkarrekin jolasteko hitz-joko dibertigarriak euskaraz.
5.- App-ak euskaraz: jolastu eta ikasi, eskutik helduta
Telefono mugikorrean jolastu eta ikasteko euskarazko app interesgarrien eskaintza.
Eta esaera zahar batekin amaituko dugu urteko azken artikulua: «Gaizki esandakoak barkatu eta ongi esanak gogoan hartu».
Heldu den urtera arte!