ARG: Pixabay. Perfecto_Capucine
KANPOAN

2022ko irakurrienak

Joan zaigu 2022. urtea eta, urte berrian sartzear gaudela, atzera begiratzeko tartea hartu dugu, seme-alabak euskaraz hazi eta hezteko era.eus atarian plazaratu ditugun aholku, proposamen eta baliabide ugariei erreparatuz.

Aurten argitaratu eta urte osoan gehien irakurri diren euskarazko artikuluen TOP-5 zerrenda egin dugu, eta hemen duzue emaitza. Bitxikieria gisa, orriaren hizkuntza aldatu eta euskarazko eta gaztelaniazko artikulurik irakurrienak alderatu; bada aldea!

Argitaratu ziren unean edo ondoren irakurri ez bazenituen, oraintxe duzu aukera, estekaren gainean klikatuta, bertara joan eta irakurtzeko:

  1. Ama, aita, ongi etorri eskolara! Ongi etorri era.eus-era! D ereduan matrikulatutako haurren gurasoei harrera egiteko baliabide berria, era.eus-en lehen aldiz sartzen diren gurasoentzat berariaz prestatua.

  2. Ipuin interaktiboak: ez dira bideojokoak, baina “molatzen” dute. Ipuin interaktiboen bildumara bi ale berri gehituta, era.eus-en baliabide kuttun honen berri emateko baliatu zen artikulu hau. Ipuinak, ilustrazioak, soinuak, baloreak…

  3. Bikotekide erdaldunak haurren euskara ikasketa prozesuan. Ohikoa da familietan guraso batek, edo guztiek, euskaraz ez jakitea. Horiek, sarritan, joera izaten dute pentsatzeko ezin dietela seme-alabei euskararen ikasketa prozesuan lagundu (euskaraz eskolatzeko haututik harago), eta ardura hori guraso euskaldunaren esku uzten dute.

  4. Halloween edo Arimen Gaua euskaraz ospatu. Arimak, kandelak, kalabazak, beldurra, mozorroak, iluna, hildakoak, Halloween! Arimen Gaua!

  5. Euskaradun harremanak ehundu; lotu edo josi beharrean. Haur eta gaztetxoen euskarazko ahozko jarduna indartzea guraso askoren kezka da, baina ez bakarrik haiena. Irakasleena ere bada, baita hizkuntzari buruzko kezka duen beste hainbat eragilerena ere.

Eta esaera zahar batekin amaituko dugu urteko azken artikulua: «Gaizki esandakoak barkatu eta ongi esanak gogoan hartu».

Heldu den urtera arte!

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat