BALIABIDEAKETXEAN

Adituen aholkuak gurasoentzako baliabide ERA Eskolan

ERA Eskolen bigarren edizioko hitzaldiak ikusgai daude jada ERA.eus-en Youtube kanalean, baita webgunean Baliabideetan ere, Gurasoentzako Aholkuetan azpiatalean: hiru hizlarik parte hartu dute eta hitzaldi bana eskaini dute euskaraz eta beste bana gaztelaniaz. Hitzaldi bakoitza 3 bideotan banatuta dago, elkarri lotuta dauden hiru gai, eta hiruren artean ordu erdi inguruko saioa osatzen dute.

Paula Kasares soziolinguistak “Familia euskaldunetan euskara sendotzeko arrazoiak eta bideak” hitzaldia eman zuen. Hauexek izan ziren landutako gaiak:

  1. Euskararen transmisioa: mitotik errealitatera.
  2. Zergatik da garrantzitsua euskararen arloan guraso aktiboa izatea?
  3. Familiaren esku dagoena: motibazioa eta euskara erabiltzeko aukerak.

Yolanda Olasagarre irakasleen trebatzailea da eta bere hitzaldian honako hau izan zuen hizpide: “Familia eta eskola norabide berean eta sintonia berean”. Gainerako hitzaldiak bezala, berea ere hiru bideotan antolatuta dago:

  1. Bakoitzak berea, denon artean dena.
  2. Zergatik sustatu ahozko gaitasuna eta motibazioa familian.
  3. Nola egin ahozko gaitasuna eta motibazioa familian aberasteko?

Galtzagorri elkarteko Intza Alkain azken hizlaria izan da eta honatx bere hitzaldia: “Haurrak euskarazko irakurketara zaletzeko gako eta dinamikak familientzat”:

  1. Zer da irakurketa zaletasuna? Zaletasunaren eta gaitasunaren arteko aldeak.
  2. Nola zaletu euskarazko irakurketara? 5 gako etxetik eragiteko.
  3. Irakurzaletzeko euskarazko liburuak eta baliabideak.

II. ERA Eskola osorik, euskaraz (eta hemen gaztelaniaz):