Bideo-ipuinak

Ipuinak kontatzea egoki-egokia da haurrekin lotura afektiboa sendotzeko, baita elkarrekin gozatzeko ere. Gure ohiko kontaketaren lagungarri edo osagarri gisa, baditugu bestelako baliabideak, bideo-ipuinak kasu:

Ipuin interaktiboak

Gozatu istorioekin, liluratu irudiekin eta jostatu interakziorako puntuak klikatuz.

Audio-ipuinak

Ipuinak kontatzea egoki-egokia da haurrekin lotura afektiboa sendotzeko, baita elkarrekin gozatzeko ere. Gure ohiko kontaketaren lagungarri edo osagarri gisa, baditugu bestelako baliabideak, audio-ipuinak kasu.

 


Ipuin paseoak

Lotura afektiboa, barrura begiratzeko aukera, hitzen esanahiak, hitz berriak, irudimena, jakin-mina eta, batez ere, ipuinak gozamena dira. Eta mendi ibilaldiak? Lautadan edo gailurretik tontorrera, luzeak edo motzak, osasuna eta askatasuna, kirola eta natura… Bada, zergatik ez biak uztartu?

Mantangorri ipuinak

Berria egunkariaren Mantangorri gehigarriak webgunea du orain eta bertan topatuko duzu hainbat bideo-ipuin.

Ipuinak kontatzeko ideiak

Denek badakigu zein onuragarria den etxeko txikiei ipuinak kontatzea: lotura afektiboa, barrura begiratzeko aukera, hitzen esanahiak, hitz berriak, irudimena, jakin-mina eta, batez ere, ipuinak gozamena dira. Baina, badakizu ipuinak kontatzen? Ondoren hainbat ideia ematen dizugu:


Liburu gomendatuak

Galtzagorri Elkarteak eta HUHEZI-k aspaldi ekin zioten euskarazko Haur eta Gazte Literaturaren historian argitaratu diren liburu gomendatuen zerrenda egiteari, adinka sailkatuta. Hemen Galtzagorriren zerrenda eta hemen HUHEZIren zerrenda.

Irakurzaletasuna sustatzeko aholkuak

Irakurtzea, a zer plazera! Seme-alabekin tarte eta une atsegin asko igaro ditzakegu familia giroan, esku artean liburu bat dugularik. Baina batzuetan ez da erraza irakurtzeko ohiturak sustatzea. Zer egin eta zer ez, ondoko gida lagungarri gerta dakizueke.

Euskarazko produktuen katalogoa

Euskarazko produktuen katalogoan, urtero, merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egiten da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta. Katalogoa bi euskarri ezberdinetan zabaltzen da: paperezko edizioa eta www.katalogoa.eus web orria.