© ERA
BALIABIDEAK

Beste sei bideo JOLASAK ETA SOLASAK bilduman

ERA, aurreko urteotan hasitako bideari jarraiki, Jolasak eta Solasak bilduma hornitzen ari da. Oraingoan beste sei bideo erantsi dizkiote bildumari, guztiak ere arinak, errazak eta, jakina, seme-alabekin aise erabiltzeko modukoak.

Jolasak eta Solasak bildumaren helburua baliabide praktikoak eskaintzea da, gurasoek eta seme-alabek egunerokoan izaten dituzten harremanetarako eta egunerokoan sortzen diren egoera ezberdinetarako: jolasteko, zotz egiteko, denbora pasatzeko, lokartzeko…

Hamaika dira egunero sortzen zaizkigun egoerak, eta horietarako egokiak diren jolasak, formulak, hitz-jokoak biltzen dira ERAren baliabide honetan.

Aurten argitaratutakoetan, hain zuzen ere, egoera jakin batzuetarako proposamenak bildu dira: haurrak mina hartzen duenerako, aspertuta dagoenerako, lokartu behar denerako, haien artean haserretzen direnerako…

Bideo guztiak ERAren Youtube kanalean ere ikus daitezke, transkribaketa eta, behar izanez gero, itzulpena barne.

     

          

CC BY-SA 4.0

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat