neska kaleko eskailera batzuetan eserita
KANPOAN

“En plan” helduek ez bezala

Identitatea haurtzaroan eraikitzen hasi eta bizitza osoan luzatzen da. Poliki-poliki osatzen doa, baita eraldatuz ere. Bizipenek, esaterako, guregan eragin zuzena dute, baita bizitzako hainbat denbora-aldik ere. Nerabezaroan sartuta, adibidez, prozesua esprintean bizkortzen da. Haurtasuna atzean utzita, oihuka agertzen da nerabea, gurasoen besoetatik askatu nahi duena, bere tokiaren bila abiatu berri dena.

Eta gurasoek, helduek, jadanik ez dute ordura arteko tokia beteko, lagunei baitagokie. Horregatik, adin horretan desberdintzen ahalegintzen dira eta beraien estilo propioa sortzen. Aise ikusten da janzkeran, zaletasunetan, keinuetan… eta nola ez, hizkeran.

Fenomeno hau orokorra da, toki gehienetan ematen dena. Gazteak direla lau haizetara aldarrikatzeko beharrari hizkera propioarekin erantzuten diote. Eta gazteentzat zer esaten duten baino garrantzitsuagoa da nola esaten duten: hitz propioak/bereziak, behin eta berriro errepikatzen diren esamolde eta makuluak… Bada, horrez gain, hemen bada bereizgarri bat: gazte elebidunek, hizkuntzak konbinatzen dituzte. Ya sabes, bai ezta? Hortaz, ez da arraroa euskañola edo euskanglisha entzutea.

Azken batean, garai horretan arau bakarra dago: arauak haustea. Eta garrantzitsuena da talde bateko kide sentitzea.

Moda guztiak bezalaxe, urtetik urtera aldatzen da gazte-hizkera ere. Hori dela eta, helduei kosta egiten zaie erritmoa jarraitzea. Berria delakoan esamolde bat erabiltzen hasi orduko gazteek jadanik deskatalogatu eta beste bat darabilte bolo-bolo.

Hori da hizkuntza bizia eta hori da hizkuntza batean bizitzea.

Izenak dioen bezala, gazte-hizkera gazteek beraiek sortua da. Horrenbestez, pentsa daiteke helduek hor ezer gutxi egin dezaketela. Hala izan arren, adin horretako seme-alabak dituztenek haien eskura jar ditzakete gisa honetako baliabideak, nondik edan izan dezaten:

  • Urtxintxa.eus atariko bilduma. Mobilerako aplikazioa ere erabilgarri dago eta esamoldeen sailkapenaz gain (adar jotzeko, ligatzeko edo haserretzeko esamoldeak) proposamenak bidaltzeko aukera ematen du, baita galdera-erantzun jokoaren bidez esamolde berriak ikasteko ere. Liburua ere eskuratu daiteke.
  • Ahotsak proiektuak sortutako  “Gazte gara gazte” gunea. Gazteei egindako elkarrizketa eta bideo asko dauzka, baita gazte hiztegia ere.
  • “Irainka. Euskal irainen bilduma” Aurkenerena, Garcia eta Zelaiak 1999. urtean argitaratutako liburua. Bildumari buruz Berriako kazetariek egindako bideoa.

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat