ARG: CANVA
ETXEANKANPOAN

ERAk kanala abiatu berri du Telegramen

Mundu teknologikoan eztabaida sutsuak pizten dira sarri WhatsApp eta Telegramen arteko borrokaren inguruan. Bietako zein seguruago, intuitiboagoa, erabilterrazago… Bietako zeinek uzten dizun argazki gehiago partekatzen, jende gehiagorengana iristen…

Hobea bietako zein ote den argitzea zaila dela ikusirik, baina, hona hemen azken orduko notizia: hemendik aurrera bietan egonen da ERA. Bai, gaurtik aurrera, Telegram aplikazioaren bidez ere jaso ahal izango da webgunearen informazioa, ERA.eus [eus] kanalaren bidez hain zuzen ere.

Toki gehienetan abantaila bezala nabarmentzen da 200.000 harpide arte eduki dezakeela Telegrameko kanal batek, WhatsApp taldeek baino askoz gehiago, baina guk, hori baino gehiago, benetan estimatzen duguna da harpidetza bidez funtzionatzen duela, alegia, borondatezkoa dela. Hortaz, inoren telefonoan baimenik gabe muturra sartu beharrean, hala nahi duenak kanalera harpidetzea du ERAren edukiak jasotzeko.

Gure asmoa asteroko artikuluen berri ematea da, baita baliabideen berri ere. Bide batez, alaba-semeak D ereduan dituzten gurasoendako aholkuak tartekatuko ditugu. Hori dena Telegramek eskaintzen digun aukera ez inbaditzailearekin. Antzeko aplikazioetan bezala, jakinarazpenak aktibatu daitezke mezu berrien abisua jasotzeko, eta baita isildu ere, nahi denean.

Nola harpidetu? Aplikazioa deskargatu eta:

  • Bilatzailean ERA.eus [eus] idatzi.
  • Kanalarekin bat egin “elkartu”, “unirme” edo “join” sakatuta. (Telegram aplikazioan duzun hizkuntzaren arabera)
  • Jakinarazpenak aktibatu edo ez, nahiago bezala.

 

Eta noski, kanalaren berri ematen lagundu nahi baduzue, bikain!

 

CC BY-SA 4.0