haur bat erraldoien barruan
KANPOAN

Erraldoiekin dantza, buruhandiei burla eta kiliki eta zaldikoei zirika… GORA SAN FERMIN!

Kalejiran, Iruñeko kaleetan barrena, nor dabil festa alaitzen?  Badira, bai, txarangak, gaitero eta txistulariak, baina haurren begirada harrapatzen onenak beste batzuk dira.

Erraldoiak, buruhandiak, kilikiak eta zaldikoak, nor bestela?

Iruñekoa, Iruñerrikoa, Vianakoa, Gardekoa…ez du axola nongoa izan, fenomeno honi ezin baitzaio ihes egin.  Festa-programa guztietan daude, osagai mugiezin eta kutunenak dira.

Haurrek maite dituzte, eta tarteka beldurrez hurbiltzen bazaizkie ere, jaietan konpartsarekin ateratzea derrigorrezkoa da familia askotan. Horretarako, aldez aurretik prestatzen dira, bai etxean, baita eskolan ere. Izen guztiak dakizkite, nongoak diren, zer diren, zer jantzi duten bereizgarri… Eta jakina, bakoitzarekin nola jokatu behar den!

Erraldoiei dantza, buruhandiei burla eta kiliki eta zaldikoei zirika… Horrela, bergatik ihes, korrikan ematen dute goiza haurrek. Horixe da, azken batean, funtsaren funtsa: xaxatzea eta lasterka, ziztu bizian, alde egitea.

Jatorriz zahar samarrak omen dira sanferminetako pertsonaiok, baina antza gazte-gazte jarraitzen dute eta sasoi onean bizi dira. Argi ikusten da, herri eta auzo gehienek baitute konpartsa propioa. Panpinak, liburuak, jantziak… hamaika euskarritan topatzen ahal dira, baina benetan ezagutu beharrekoa urteko ibilbidea da, nondik pasako diren jakin, bertara agertzeko. Han zaudela, kanta baino ez da falta:

Zaldiko-maldiko, ez zara etorriko!caravinagre kilikiaren marrazkia
Zaldiko-maldiko, putza betiko!

Kiliki-kalaka,
zinpi-zanpa
korrika!

Badira, hauez gain, sanferminetan haurren artean arrakasta handia duten beste hainbat abesti, ENE KANTAKek bideora ekarritakoak, esaterako erraldoi eta buruhandiei eskanitakoa eta entzierroko kanta. Hona segidan azken abesti honen letra, festak iritsi aurretik gurasoek ere ikas dezaten, seme-alabekin batera kantatzeko.

Entzun arren San Fermin,
zu zaitugu patroi,
zuzendu gure oinak
entzierro honetan otoi!

Gora SanFemin! GORA!

Argazkia: Laura Laborra Velilla

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat