Irudia: Karramarro Uhartea (2000) filma
Etxean

ETB-3: programazioa online ikusgai

Hizkuntza bat ikasteko prozesua etengabekoa da, nonahi ikasten da zerbait: eskolan, antzokietan, literaturan, jolasean, APPetan, haurrarekin kaleko errotuluak ozen irakurtzerakoan… baita harremanetan ere, izan etxekoekin, lagunekin edota ezezagunekin. Egoera asko dira egokiak hizkuntza praktikatzeko, eta askotan esaten den bezala, praktikatuz ikasten da. Zenbat eta gehiago eta gehiagorekin hitz egin orduan eta aukera handiagoa hizkuntza sendotzeko. Bide horretan lagungarria da erregistro ezberdinak jakitea eta erabiltzea: formala, ikastetxerako; eta kolokiala, familiartean eta lagunekin aritzeko.

Eta hizkuntzaz gozatzeko eta euskara egunerokora ekartzeko beste bide bat da telebista. Herramienta indartsua da eta erreferentea, gainera, haur eta nerabeentzat. Gurasoen esku dago, neurri batean, seme-alabek telebistan ikusiko duten horren hizkuntza zein izanen den bideratzea.

Alor horretan, ETBren 3. katea nabarmentzekoa da, marrazki bizidunak, telesailak edota zinema aretoetatik igaro diren hainbat film eskaintzen baititu. Egia da oraindik Nafarroako etxe askotan ezin dela ETB-3 ohiko moduan ikusi, baina programazioaren zati bat Internet bidez ikus daiteke. Orain arte, Hiru3 aplikazioa eta webgunearen bidez egin zitekeen eta berriki beste urrats bat eman du ETBk: 3. katearen programak online jarri ditu Nahieran atalean.

Horretarako honako helbidean sartu behar da: https://www.eitb.tv/eu/ eta, ondoren, ezkerreko “Azken 7 egunak” botoi berdea sakatu. Izenak dioen bezala, bertatik azken zazpi egunetako programazioa ikusi ahalko duzu. Eta hurrengo egunetakoa hemen ikus dezakezue ETB-3 katearen zazpi eguneko programazioa.

(1) ETB-3 aukeratu.
(2) Aukeratu azken 7 egunen artean.
(3) Programazioko hainbat telesaio, marrazki bizidun, pelikula ikusgai izango dituzu

CC BY-SA 4.0