Teknologia berriak nagusi diren garai honetan liburuaren ospea zertxobait apaldu denez, haurren artean liburuak eta irakurzaletasuna oro har sustatzeko bitarteko aproposa dira album ilustratuak. Eta, esan beharrik ez dago, euskarazko eskaintza eder askoa ere badaukagu. Etxepare sarikoak, esate baterako.
Album ilustratuetan hitza eta irudia elkartzen dira, hizkuntza eta ikusmena dantzan eta jolasean jarriz. Izan ere, kontakizun iradokitzaile eta interesgarriekin batera, irudi eder, landu eta jostalariak erakusten zaizkio irakurleari, irakurketa atseginago, aberasgarriago eta interaktiboago bihurtuz. Hori dela eta, irakurzaletasuna txiki-txikitatik bultzatzeko oso erabilgarriak dira.
Arestitxoan esan dugun moduan, euskaraz ere badaukagu eskaintza aski dotorea, eta eskaintza horren zati esanguratsua dira Etxepare saria jaso duten eta Pamiela argitaletxeak argitaratu dituen albumak. Kalitate bikainekoak guztiak ere, haurrek -baita helduek ere- euskaraz gozatzeko eta irakurzaletasuna indartzeko bitarteko ezinago egokia dira.
2006. urtetik hasita, azken 13 urtetan eman da albumentzako saria eta, horrenbestez, 13 dira saritutako eta argitaratutako albumak. Idazle eta ilustratzaile sonatuak tartean, baita sortzaile berriak eta etorkizun handikoak ere. Denen artean, haurrak eta gurasoak elkarrekin gozatzen jarriko dituzte, euskaratik eta euskaraz.
Hemen, Etxepare sariko albumen erakusgarri:
CC BY-SA 4.0