ARG: Taupa Mugimendua
Eusfera haurrentzako unibertso euskaldunagoa. Baliabideak.
BALIABIDEAKKANPOAN

EUSFERA: unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat

Inguruak eragin handia dauka haurren hizkuntza sozializazioan. Testuinguru horretan jaio da Eusfera egitasmoa

Maiatzaren 7tik 17ra bitarte eginen den ekimen honek, haurren euskararen erabilera handitzea du helburu nagusi, haurren unibertsoa euskaldunago bihurtzea, alegia. 

Horretarako:

  • Helduak sentsibilizatu nahi dira, haien jokabideak eragin handia baitu haurren hizkuntza erabileran. Hizkuntza ohiturak aldatzeko trenak eskainiko dira.
  • Helduek haien artean eta haurrekin izan ditzaketen hizkuntza praktika desberdinak aktibatuko dira.

Taupa Euskaltzaleen Mugimenduak” sortutako ekimen honetara, besteak beste, gurasoak, euskara elkarteak, eskolak edo eta euskal eragileak batu dira, batzordeen bitartez euspazioak sortuz. Hauek, herriko haurren eta gurasoen elkarguneak izango dira, eta ekintza zehatzen bueltan antolatuko dira. Askotariko jarduerak izan daitezke: irteerak, sukaldaritza edo margoketa tailerrak, ibilaldiak… Honekin batera, etxean ere euspazio propioa sortzeko hainbat baliabide eskainiko dira Eusferaren onlineko plataformaren bitartez. 

Aipatu bezala, gurasoen hizkuntza praktikek eta jarrerek eragin nabarmena dute haurren euskararen erabileran. Hizkuntzari lotutako balioak, jokaerak eta gizarte arauak barneratzen dituzte gurasoen bitartez eta hortaz, atmosfera zaintzea eta eraikitzea garrantzitsua da.  

Beraz, bisitatu gustukoen duzun euspazioa edo sortu zuk zeuk etxean!