Euskal manga
BALIABIDEAK

Euskal Manga: frikia, geeka ala zaletasun bat gehiago?

Akaso Euskal Manga berri samarra da, baina Manga beti egon da hor. Badirudi, dena den, jendea ez zela horretaz jabetu Dragoi Bola telesailak arrakasta izan zuen arte.

Japonierazko hitza da Manga, komikia izendatzeko erabilia. Berez, marrazki xelebre edo zirriborro esan nahi du. Hemen, dena den, komiki japoniarrei buruz aritzeko baino ez da erabiltzen. Izendapen desberdinak, besterik gabe.

Hau interesatuko zaizu zure alaba-semeak komikizale amorratuak baldin badira, hanka ez sartzeko-eta. Arrotz samar sentitzen duzun mundua baldin bada, erraz nahastu ditzakezu terminoak eta haurrek asko eskertzen dute gurasoek beren zaletasunekiko interesa adieraztea, pixka bat behintzat. Horrela ez dizute leporatuko ez zarela ezertaz enteratzen…

Oinarrizko maila, bada, hortik abiatzen da. Gero, ongi legoke jakitea dena ez dela Animea. Manga komikiak dira eta Animea telebista edota zinemarako marrazki bizidunak. Formatu kontua oraingoan.

Hurrengo mailan, aldiz, honako hau kokatzen da: irakurtzeko modua desberdina da. Eskuinetik ezkerrera irakurtzen da. Eta, zorionez, interneten badira modu horretan irakurri ahal izateko aplikazio edo irakurgailuak.

Eta, era berean, ongi legoke jakitea oraindik gutxi izan arren, haurrek ere badutela euskarazko manga irakurtzeko aukera:

  • Euskomanga webgunean: Manga irakurgailu txukun eta erosoa dute. https://irakurri.euskomanga.com/
  • Ooso Comics etxeak abuztuan argitaratu berri duen seriea:  X-Venture – Gorputza krisian – Erreskate handia. Espero dugu berehala hiriko liburutegietan aurkitu ahal izatea.

Zure alaba-semeak komikiak gustuko baditu, elikatu zaletasun hori.  Irudimena eta sormena aberasteko modu paregabea da, eta inoiz friki edo geek etiketa jarri izan zioten arren, beste edozein zaletasun bezalakoa da, denbora librean ongi pasatzeko balio duena. Eta bestelako generoekin bezala, azokak, komikiaren asteak eta estilo horretako bestelako ekimenak etxe inguruan baldin badituzue, zergatik ez hurbildu? Orain, esate baterako, Nafarroako Komikiaren XIII. Azoka hasi berri da eta urriaren 1era bitarte iraunen du. Ez da haurrentzat egindakoa, ez, eta ez da euskarazko komiki azoka, baina haurren zaletasuna areagotzeko balio badezake… segur aski irakurtzen jarraituko dute.

Pribatutasun lehentasunen gunea

Beharrezko cookie-ak | Cookies imprescindibles

Ez dira IPak hartuko Analytics zerbitzuarentzat; horrela zure bisita pribatua izango da.

gdpr

Kanpo cookie-ak | Cookies externas

Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

_ga, _gat, _gid
_ga, _gid, _gat